Project Description
GERTAERA HISTORIKOEN SEGIDA BAT BAINO GEHIAGO
Donostia 2016k sustatutako “Bake Itunak" proiektuaren barruan, erakusketa honek Gipuzkoako lurraldera zabaldu nahi zuen diskurtso historikoa, XIX. mendearen hasiera gatazkatsu hartan. Horretarako, Irun, Tolosa eta Bergarako gertaerak bildu ziren, une historiko hartako protagonistatzat hartuta.
#museografia #narratiba #diseinua #produkzioa #ibiltaritza
URTEA
2013-2014
LEKUA
Oiasso Museoa, Irun
Tolosa, Bergarako Laboratorium
BEZEROA
Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura Saila

Kontakizunak ez zuen gertaera historikoen segida bakarrik jasotzen. Gatazkaren ikuspegi gizatiarragoa gehitzea izan zen gure nahia: harremanak eta bizipenak inbaditzaileen eta menperatuen artean.
Soluzio formala proposamen grafikoak ekarri zuen: garaiko litografien ilustrazio handituak, France Militaire albumekoak, non tropen eguneroko bizitza iruditan ematen zen baita inbaditzaileekin zuten bizikidetza ere. Horrek giro bat sortu zuen eta definitu egin zuen narrazioaren tonua, gertaera historiko haren ikuspegi zehatzagoa batekin batera, Irun, Bergara eta Tolosako guduetako materialen eta objektuen erakusketarekin.
Ikus-entzunezko produkzio batek, izaera sinbolikoa zuenak, Gatazkaren eta inbasioaren metafora gisa balio izan zuen.
Ibiltari izateko sortua, 23 bastidorek erantzun egiten zieten baliabideen premiei ?objektuak, grafikoak, erreprodukzioak, ikus-entzunezkoak?, baita lekualdaketa, muntaia eta espazio desberdinetara egokitzeko premiei ere.
DISEINUA ETA PRODUKZIOA
Sorkuntza espaziala, edukien hierarkizazioa euskarri eta baliabide desberdinetan.
Erakusketa-kontakizunen lanketa, testuaren idazketa. Erakusketa-identitatearen diseinua eta aplikazioak komunikazio-euskarri desberdinetan. Produkzio museografikoa eta erakusketaren muntaia.
HITZ EGIN DEZAGUN
943 29 11 05
© 2018 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak erreserbatutak.