Project Description

Gure lan guztiak

SAIO IREKIAREN KOADERNO DIGITALA

Saio irekia Ondarebizia proiektuaren barne dagoen K6 Gestión Culturalek eta Museum Cemento Rezolak sustatutako museo praktiken inguruan parte hartzeko eta eztabaidatzeko gunea da. Urtero, museoen eguneroko bizimoduan dauden behar eta interesetatik sortutako gaiak jorratzen ditu, kultur sektoreko profesionalei zuzendutako jardunaldien formatuan.

Esparru horretan, jardunaldien 7.edizioan beste espazio bat sortu zen: Saio irekiaren koaderno digitala, topaketetan marraztutako ideia eta ildoei babesa eta testuingurua ematen diena.

“Gorputzik gabeko museoa” koaderno digitala 2020ko irailean egindako topaketaren ondorioz sortu zen. Topaketa online formatuan egin zen, “Gorputzik gabeko museoa” izenburupean, eta kultur sektoreko profesionalak bildu ziren, museoak testuinguru zalantzakor eta aldakor batean duen harreman eta posizionamendu modu berriei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko, Covid19 pandemiak markatuta.

Asko izan ziren partekatutako esperientziak, zalantzan jarri ziren gaiak eta etorkizun berriak marraztu ziren, museoa aukera gune gisa kokatzen dutenak eta haren bilakaeran eta eraldaketan arakatzen jarraitzera gonbidatzen dutenak.

Horretan laguntzeko, K6 Gestión Culturalek koaderno hau argitaratzen du, museo-praktika kritiko eta soziala garatzeko aukera berriak proposatzen eta partekatzen dituen hausnarketa gune gisa.

#prestakuntza #argitalpena #diseinua #ondarea

URTEA

2020

LAGUN-
TZAILEAK

Eusko Jaurlaritza eta Gordailua

PROIEKTUAREN WEBGUNEA

www.ondarebizia.com

KOADERNOA DESKARGATU

Koadernoaren lehen ale honek sei testu biltzen ditu, museo jardunari buruzko ikuspegi desberdinak planteatzen dituztenak, dimentsio digitalak pultsua hartu duen testuinguru batean.

Ideia horiek, aldi berean, elkarri lotuta daude, eta museoak sozialki erabilgarriak izaten jarraitzeko dituen erronkak mahai gainean jartzen dituzte: testuinguru digital berria, bildumak publikoekin nola konektatu edo museo zentroetako hezkuntzaren etorkizuna, besteak beste.

Parte-hartzaileak: Carlos A. Scolari, Aitziber Urtasun, Pilar Lacasa, Conxa Roda, Joan Muñoz eta Josu Aramberri.

ARGITALPENA ETA DISENUA 

Testuen kudeaketa eta edizioa

Diseinua eta ekoizpena

Komunikazioa

Gure lan guztiak

HITZ EGIN DEZAGUN

© 2018 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak  erreserbatutak. 

AURKITU GAITZAZU

Calle Portuetxe 83 2º, Oficina 18

20018 Donostia – San Sebastián

KONEKTA ZAITEZ