Project Description
JARDUNALDI PROFESIONALAK, WORKSHOP-AK ETA KAFE-SAIOAK
Saio Irekia etengabe eraikitzen doan programa bat da, museoen eta ondarearen sektorearen inguruan intereseko gaietan sakondu eta gai horiei buruz hausnarketa bat egiteko. Profesionalen arteko elkarraldi eta eztabaidarako gune izateko sortu genuen, museoen eta ondare-zentroen arteko lankidetza-sare zabal bat eraiki nahian.
#prestakuntza #museoak #programazioa #ondarea #partaidetza #komunikazioa

Bere sorkuntzan, aldi berean, jardunaldien formatua bera ere ikertzea planteatu genuen, saio teorikoago batzuk planteatuz, eta parte hartzeko diren lan-saioekin. Horrekin, Saio Irekiaren asmoa da gaikuntzarako tresna aktibo bat izatea, sektoreko aldaketak bere baitan hartzen dituena.
Orain, hauek dira ikerketa-lerro irekiak:
– Museoak denontzat. Irisgarritasuna eta partaidetza.
– Ondare immateriala museoetan, bereziki ahozko memoriaren eremuan.
– Kultur bitartekaritza.
BURUTUTAKO EDIZIOAK
Jardunaldiak: Kultura-bitartekaritza museoan. Prozesu berriak, erronka berriak
2018.eko Azaroak 21, 22 eta 23
Gaur egun museoak betetzen duen funtzioaren inguruko eztabaidarekin jarraituz, bitartekaritzak zer esan nahi duen aztertzea zen helburua, gure ustez ikuspegi ugari biltzen dituen kontzeptuak. Elkar gurutzatzen diren ikuspegiak dira, museoaren egunerokotasunean elkarrekin bizi direnak. Gehiago badaude ere, hiru ikuspegi aztertzea erabaki genuen, funtsezkoak iruditzen zaizkigunak:
Museoa bizikidetasun gune gisa: Pertsona arteko, kulturen arteko zubi bat. Gizakultura-dibertsitatea museoan.
Museoa ikasteko gune gisa: Esperientzia adierazgarriak hezkuntza ez formalean Pedagogia berriak. Bitartekaritzaren papera eta hezkuntza artistikoa museoan.
Museoa gertutasun gune gisa: Komunitateen sorkuntza museoaren inguruan. Ondarea eta tokiko ingurunea. Lengoaia eta prozesu berriak.
Hauek dira galderetako batzuk, interbentzio handien laguntzarekin, jardun egokien adibideekin, jardunaldietan erantzuten saiatzen garenak:
Zer esan nahi dugu bitartekaritzaz hitz egiten dugunean? Museoari atxikitako funtzio bat da? Zerbitzu gisa ulertzen da? Espazio baliagarria eta garrantzitsua da museoa herritarrentzat? Eta tokiko ingurunearentzat? Nola erantzuten dio bere inguruneari?
Berritasun gisa, edizio honetan espazio bat zabaldu dugu kafearen garaian, tokiko museoek gai honi lotutako ekimenak partekatu eta aurkeztu ahal izateko.
Jardunaldiak: Kultura inklusibo baterantz. Partaidetza eta irisgarritasuna museoan.
2017.eko Azaroak 22, 23, 24.
Abenduak 19. Kafe Elkarraldia: Bateratze-lana. Hausnarketa partekatuak Kultura inklusiboari buruz.
2016ko lan-lerroari jarraituz, Saio Irekiaren IV. edizio honetan inklusioaren ikuspegitik museoa berriro pentsatzeko premian jartzen da arreta berezia, pertsona guztiak berdintsu kontuan hartuta. Horretarako, hurbilketa bat eskaintzen da elementu eta oinarrizko eremu desberdinetara, museoaren irisgarritasun-katea deitzen zaion horretan sartzen direla aintzat hartuta.
2016.eko Ekainak 15, 16, 17:
Jardunaldiak: Museo irekia. Egiteke dauden erronkak.
Ekainak 9 eta 10:
Workshop: Ahozko historiaren inguruko proiektuen garapena eta kudeaketa. Metodologiak eta artxiboa.
Azken hamarkada hauetan Museoak ireki egin dira sektore eta publiko desberdinetara, mendebaldeko gizarteetan batik bat. Testuinguru horretan, museoa birpentsatu egiten da eta gizartean betetzen duen zeregina azpimarratzen da. Baina nori dago zuzenduta irekiera hori?
Ondare immaterialari buruzko jardunaldiak
Maiatzak 14 eta 15
Azken urteotan ondare immaterialak museoen eta kulturaren eremuan piztu duen interesaren ondorioz sortutako saioa. Bereziki, UNESCOk onetsi zuenetik 2003an Kultur Ondare Immateriala Babesteko Konbentzioa, lan eta ikerketa ugari egiten ari dira ondare horrek planteatzen dituen desafioen eta erronken inguruan, berau definitu, sailkatu, kontserbatu, kudeatu edo ezagutzera emateko garaian.
Testuinguru horretan, saio honen helburua da, batetik, ondarearen eremu horretan egiten ari diren lanei eta ikerketei buruzko hausnarketa bat egitea eta, bestetik, elementu immaterial desberdinak museoetan eta beste ondare-espazio batzuetan nola integratu eta irudikatzen diren eztabaidatu eta planteatzea.
Workshop. Museo parte-hartzaileak
Ekaina 2014
Dihardugun gai baten inguruan arituz hasi genuen Saio Irekiaren edizio “esperimentala”; behin eta berriro hitz egiten dugun gaia da: Museoetako Partaidetza.
Pixka bat eragin eta astinduko gintuzten proposamen desberdinen bitartez egin genuen saioa. Hiru proposamenek “partaidetza” kontzeptuaren dimentsio desberdinak aztertzen zituzten, hemendik hasita: halakotzat zer ulertzen dugun, zer eskatzen duen, nola heldu behar diogun eta zertarako.
Zer ulertzen dugu partaidetzari buruz museotik bertatik? Zer ekintza eramaten dugu aurrera partaidetzaren babesean? Gero eta gehiago parte-hartzailea izan behar du museoak… Nola? Zertarako?
KUDEAKETA
Jardunaldietako lankidetzak, espazioak, hizlariak eta dinamizatzaileak kudeatzea. Bitartekaritza parte-hartzaileekin eta laguntzaileekin.
PROGRAMAZIOA
Jardunaldien diseinua (urtearen arabera, egun bat baino gehiagokoak), materialaren kudeaketa.
KOMUNIKAZIOA
Jardunaldien deialdia eta hedapena egitea, komunikazio-euskarriak diseinatzea, sare sozialak eta www.ondarebizia.com bloga dinamizatzea, jardunaldien aurretik, jardunaldietan eta ondoren. Bideoaren gidoia diseinatzea eta filmazioa.
HITZ EGIN DEZAGUN
943 29 11 05
© 2018 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak erreserbatutak.