Project Description

Gure lan guztiak

ARTEA ETA GIZARTE INKLUSIOA

Proiektu artistikoa eta soziala, museoa laborategi moduan indartzen duena Arte Hezkuntzak eskaintzen dituen aukeren bitartez.

Ideia honetatik abiatu ginen: museoek, hezkuntza ez formalaren esparruan ikasteko gunetzat hartuta, praktika artistikoei lotutako prozesuak txertatzeko aukera ematen dute. Rezolarteren bitartez, museoaren eta esperimentazioaren ateak ireki genizkien parte-hartzaileei, zenbait artistek eman zituzten saioen eta workshop-en bitartez.

#hezkuntza #artea #gizarteinklusioa #experimentazioa #museoa #partaidetza

URTEA

2015 – Gaur egun

LEKUA

Museum Cemento Rezola. Añorga

LAGUNTZA

Atzegi, Juanjo Aranguren, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia

REZOLARTE ATZEGIREKIN.2018

2018ko urtarrila eta apirila bitartean, Museum Cemento Rezolatik, Rezolarteren beste edizio bat martxan jarri genuen. Bertan Atzegik parte hartu zuen, adimen-desgaitasunak dituzten pertsonen alde lan egiten duen Gipuzkoako elkarteak.

Helburua hauxe izan zen, bi dimentsiotik hiru dimentsiorako igarobidea esperimentatzea hizkuntza bisualaren eta translazio horretan esku hartzen duten oinarrizko lege eta kontzeptuen bitartez.

Igarobide horretan, parte-hartzaileak beren buruaren espaziorako sena arakatzetik hasi ziren, baita material birziklatuekin eskulturaren eremua esperimentatzetik ere, eta amaitzeko zementuzko eskulturak sortu zituzten. Horretarako, moldeak landu zituzten 3D inprimagailuetan, parte-hartzaile bakoitzaren diseinuetan oinarrituta.

Proiektua asmatu eta praktikara eramaten Juanjo Aranguren eskultoreak parte hartu zuen, eta Arquimaña eta Hirikilabs -Tabakaleraren lankidetza izan zuen.

DISEINUA ETA PRODUKZIOA

Programaren diseinu orokorra, koordinazioa eta kudeaketa, laguntza eta bitartekaritza parte-hartzaileekin, lan-saioak eta tailerrak Atzegiko taldearekin, produkzioa eta logistika.

Gure lan guztiak

HITZ EGIN DEZAGUN

© 2018 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak  erreserbatutak. 

AURKITU GAITZAZU

Calle Portuetxe 83 2º, Oficina 18

20018 Donostia – San Sebastián

KONEKTA ZAITEZ