Project Description
Ondareari begira al patrimonio gure begiradak aktibatzea proposatzen du. Behatzea, eraldatzea, birsortzea, gure errealitateak berpiztea, argazkilaritzaren bitartez kultura-ondareari buruzko esanahi berriak sortuz.
#partaidetza #kudeaketa #diseinua #programazioa #teknologiaberriak
Ondareari begira erakusketarekin, Ondarebiziatik gure asmoa da irisgarritasunaren ikuspegitik lan egitea, museoetatik irtenez, formatu desberdinen bitartez guztiengana iritsiz, ondare-hezkuntzaren eremutik abiatuta.
Era berean, Era berean, erakusketarako eta sormena garatzeko guneak eskaini nahi dizkiegu herritarrei, baita teknologia berrien bitartez haien talentua ezagutzera eman ere, publiko zabalago batengana iristeko.guneak eskaini nahi dizkiegu herritarrei, baita teknologia berrien bitartez haien talentua ezagutzera eman ere, publiko zabalago batengana iristeko.
Argazkilaritzaren eta kulturaren sektoreko eragileekin lan eginez talentua aintzatetsi nahi dugu.
2014an sortu zen proiektua, eta urtetik urtera hazten doa partaidetzan eta hedapenean. Begiradak fokatu nahi izan ditugun gaiek eragina dute edizio bakoitzeko partaidetza desberdina izateko garaian.
Landutako gaiak:
2018: Industria Ondarea
2017: Kultura Ondare Naturala
2016: Ondare berrerabilia
2015: Meatzaritzari lotutako ondarea
2014:Ondare immateriala
PROGRAMAZIOA ETA EKITALDIA
Argazki lehiaketa baten online diseinua eta produkzioa: gaien hautaketa, parte hartzeko oinarrien idazketa, epaimahaikide profesional adituen hautaketa.
Harrera-epeen tramitazioa eta argazkien bozketa online nahiz fisikoki. Erakusketaren produkzioa eta egokitzapena espazioan, bi egoitzetan: Museum Cemento Rezola eta Oiasso Museoa.
KOMUNIKAZIOA
Komunikazio-planaren diseinua eta exekuzioa lehiaketaren fase guztiak ezagutzera emateko: argazkien harrera-epea, online bozkatzeko eta museoetan fisikoki bozkatzeko epeak, argazki irabazleen iragarpena.
Komunikazio-euskarrien diseinua (fisikoa eta online), sare sozialen kudeaketa, plataforma digitalen hautaketa, mailinga eta bloga.
HITZ EGIN DEZAGUN
943 29 11 05
© 2018 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak erreserbatutak.