Project Description

Gure lan guztiak

 Ondareari Begiradak film labur dokumental lehiaketaren lehen edizioak ondarea transmititzen  laguntzen duten lanak aintzat izatea du helburu.

Lehiaketak belaunaldien arteko gaiei garrantzia ematen die eta horrela adierazi genuen sortutako oinarrietan. Parte hartuko zuten dokumentalak belaunaldien arteko topagune izatea nahi genuen.

Film labur dokumentalak sortuz, parte hartzaileek ondarea eta ondare elementu material eta ez materialek dituzten historiak behatu, ikertu eta azter zitzaten nahi genuen.

#lehiaketa #filmlaburra #ondarea #dokumentala 

URTEA

2022

PROIEKTUAREN WEBGUNEA
LAGUNTZAILEA 

Eusko Jaurlaritza

Eboluzionatzen duen lehiaketa

Zazpi edizioren ondoren, Ondareari begira argazki lehiaketak ikus-entzunezko hizkuntzara eboluzionatzen du, ikus-entzunezko formatuari esker begirada gazteagoak gehitzeko asmoz. 

Proiektua osatzeko, Andoaingo Zine eta Bideo Eskolaren eta Euskadiko Filmategiaren laguntza izan genuen.

Sari banaketa eta film laburren emanaldia Donostiako Añorgako zinema aretoan egin zen, eta etorkizuneko zinemagileen, ikus-entzunezkoen arloko profesionalen eta adin guztietako pertsonen arteko topaketa izan zen, ondareari begirada zabalduz. 

Ondarebiziaren parte den proiektua

Ondareari begira K6 Gestión Cultural eta Museum Cemento Rezolaren Ondarebizia proiektuaren parte da. Erronka eta planteamendu berriei aurre egiten dien laborategi-programa da, eta kultura-sektoreko hainbat eragilerekin konplizitateak eta lan-ildoak sustatzen ditu.

PROGRAMAZIOA ETA EKITALDIAK

  • Film labur dokumentalen lehiaketa bat diseinatu eta ekoiztU: parte hartzeko oinarriak idatzi, epaimahai profesional espezializatu bat hautatu. Jasotzeko epeak izapidetzea.
  • Sariak emateko ekitaldiaren ekoizpena eta dokumentalen proiekzioa

KOMUNIKAZIOA

  • Lehiaketaren fase guztiak zabaltzeko komunikazio-plana diseinatzea eta gauzatzea.
  • RRSS, mailing eta webguneak hedatzeko eta kudeatzeko komunikazio-euskarriak diseinatzea

Gure lan guztiak