Project Description
Gipuzkoako Ondarearen Europako Jardunaldien VII. edizioak irisgarritasuna eta inklusioa izan zituen ardatz. Kultur-ekitaldi programa honen helburua herritarrak kultura ondareare jasangarriaren garrantziaz sentsibilizatzea izan zen.
VII. edizio honetan, iraunkortasunak ondarea zaintzeko duen garrantziaren aldeko apustu egin zen. Bestalde, ekitaldi kultural guztiek Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat egin zuten, helburu global horiek kulturaren bidez tokian tokiko aplikazio bat izan dezaketela erakusteko.
#kudeaketa #ekoizpena #komunikazioa #programazioa #erabilerraztasuna #parte-hartzailea
URTEA
2022
BEZEROA
Gipuzkoako Foru Aldundia
KULTURA EKOIZPEN JASANGARRIA
Bulego tekniko gisa, iraunkortasuna proiektuaren jatorrian egotea nahi genuen, beraz, programak ardatz hori jarraitzeko erronkari heldu genion:
- Programaren paperezko ekoizpena sustatu genuen hedapen-beharrekin bat etorriz.
- Ekitaldi jasangarriak antolatzeari buruzko jardunbide egokiak zabaldu genituen.
- Zazpigarren edizio honetan, proposamenak egiteko deialdiaz arduratu ginen, iraunkortasunean diharduten eragileen parte-hartzean arreta berezia jarriz.
- Ekimenean interesa duten eragile kultural eta sozialei lagundu genien
- Proposamenak programaren diseinatzailearekin kordinatu
- Proiektuaren komunikazioan lagunduz.
Horren emaitza, 122 ekitaldi kulturaletik gora izan ziren iraila-azaroa bitartean, Gipuzkoako 33 udalerri ezberdinetan.
PROGRAMAZIO KULTURALA
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta gizarte-erakunde/-kolektiboen arteko bitartekaritza.
- Gizarte-eragileekin datu-baseak egitea.
- Gidaren produkzioa ekitaldi-proposamen guztiekin kudeatzea.
KOMUNIKAZIOA
- Komunikazio-plana diseinatzea, koordinatzea eta gauzatzea.
- Datuen memoria, ebaluazioa eta balorazioa.
HITZ EGIN DEZAGUN
943 29 11 05