Project Description

Todos los trabajos

LAU ESPAZIO, LAU ESZENOGRAFIA, LAU HURBILKETA

Mendia, euskal mendizaletasunaren historia, erakusketa ibiltaria izateko taxutua, eta material iragankorrak erabilita, lau eremutan dago egituratuta, non elkarrekin dauden gizabanakoak mendiarekiko dituen balioei eta portaerei buruzko hausnarketa bat, euskal mendizaletasunaren mugarri nagusiak nabarmentzen dituen diskurtso historizistago bat, eta herri-mendizaletasunaren errealitatea.

#museografia #narratiba #diseinua #produkzioa 

URTEA

2015

LEKUA

San Telmo Museoa

BEZEROA

Donostia Kultura San Telmo Museoa

Mendia, euskal mendizaletasunaren historia, erakusketa ibiltaria izateko taxutua, eta material iragankorrak erabilita, lau eremutan dago egituratuta, non elkarrekin dauden gizabanakoak mendiarekiko dituen balioei eta portaerei buruzko hausnarketa bat, euskal mendizaletasunaren mugarri nagusiak nabarmentzen dituen diskurtso historizistago bat, eta herri-mendizaletasunaren errealitatea.

Mendiaren liturgia. Mendi erraldoi batek mugatzen duen espazio batean eta ikus-entzunezko batekin, eguneroko 7 objektuk, aipuekin eta pentsamenduekin batera, hausnartzera bultzatuko gaituzte erakusketako kontakizunaren hasiera baino lehen.

Mendiaren aurkikuntza, XIX. mendeko kabinete baten oroitzaren pean, argazkiek eta testigantza diren objektuak erakusten dizkiguten mahaiek hasieratik kontatzen digute historia gerra zibileraino.

Konkistarako sena sei moduluk, zerra itxurarekin, historian izan diren espedizio gailenetako bakoitza irudikatuz, markatzen dute irakurketa espedizio bakoitzaren irudien, izenen, objektu pertsonalen eta une gogoangarrien bitartez.

Mendia gure ispilua da. Modulu handitu batzuek mendiarekiko dugun harremanari eta jarrera desberdinei buruzko hausnarketa batera eramaten gaituzte, gutako bakoitzaren isla gisa. Amaitzeko, mural bat ageri da galderekin eta gaur egungo debateekin.

DISEINUA ETA PRODUKZIOA

Sorkuntza espaziala, edukien hierarkizazioa euskarri eta baliabide desberdinetan.

Erakusketa-kontakizunen lanketa, testuen idazketa. Erakusketa-identitatearen diseinua eta aplikazioak komunikazio-euskarri desberdinetan. Produkzio museografikoa eta erakusketaren muntaia.

Todos los trabajos

HITZ EGIN DEZAGUN

© 2018 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak  erreserbatutak. 

AURKITU GAITZAZU

Calle Portuetxe 83 2º, Oficina 18

20018 Donostia – San Sebastián

KONEKTA ZAITEZ