Project Description

Gure lan guztiak

Erakusketa honek migrazio fenomenora hurbilketa bat egitea du helburu, “guztiok gara migratzaile” esaldia baieztatuz. 

Erakusketaren ardatz nagusia “Leopoldina Rosa” fragataren istorioa da. 1842an abiatu zen Baionako portutik, euskal jatorriko migratzailez beteta, eta Uruguaiko kostaldean hondoratu zen. Gertaera horrek XIX. mendeko euskal emmigrazioak eta gaur egun indarrean dauden migrazio-prozesuak aztertzea ahalbideratzen du.

#diseinua #produkzioa #muntaia #programazioa #museografia  #narrazioa #ikusentzunezkoak

URTEA

2019

LEKUA

Zumalakarregi Museoa (Ormaiztegi)

BEZEROA

Gipuzkoako Foru Aldundia 

IBILTARITZA

Euskal Itsas Museoa (Donostia) 

Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat” hiru esparru tematikotan banatuta dago. Dokumentuek, irudiek eta lehen perstonan kontatutako lekukotasunek ikus-entzunezko formatuetan bisitariek XIX. mendeko euskal migrazioaren fenomenora eta gaur egungora hurbiltzen dute. 

  1. Erabakia. Ametsa
  2. Bidaia, itsasaldia
  3. Iristea, harrera

Erakusketa migrazio fenomenora hurbilpena da, begirada XIX.mendean euskaldunak protagonista zituen emigraziotik abiatuz, ispilu gisa, egun, migrazio fluxu hauexen hartzaile garen orainaldira arte ikus-entzunezkoen bidez.

Egitura aldetik, museografia migrazio-mugimenduetako muga edo arresiak gogorarazten dituen egitura moduluetan oinarritzen da. Egiturak independenteak dira, sostegu beharrik gabeak, erakusketa ibiltaria izateko helburuarekin diseinatuak.

Modulu horiek elementu expografiko guztiak daramate: panelak, margoen erreprodukzioak, grabatuak, XIX. mendeko pertsonaien audioak eta gaur egungo bideoak.

K6 Gestión Cultural enpresak  Zumalakarregi Museorako ekoiztu eta diseinatu zuen erakusketa hau, Donostiako Euskal Itsas Museoan ere bere ibilbidea izan du, kasu honetan,eta migrazioak itsasoarekin duen lotura bilatuz egokitu da. 

DISEINUA ETA PRODUKZIOA

  • Espazioaren ikusmoldea, edukien hierarkizazioa euskarri eta baliabide desberdinetan.
  • Azalpen-kontaketaren norabidea, testu-edizioa.
  • Museografia-ekoizpena eta erakusketaren muntaketa.

Gure lan guztiak

HITZ EGIN DEZAGUN

© 2018 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak  erreserbatutak. 

AURKITU GAITZAZU

Calle Portuetxe 83 2º, Oficina 18

20018 Donostia – San Sebastián

KONEKTA ZAITEZ