Project Description
IX. Saio Irekia. Museoak igarobidean. Objektutik subjektu aktibora
Jardunaldi profesionalak
Kultura-jardunaren “erdigunean pertsona kokatzeko” ideia ez da berria, nahiz eta azken aldian premia hori nabarmendu den museoaren joerei buruz hitz egitean pandemia osteko agertoki baten. Baina, nola garatzen da? Zer esan nahi du horrek?
Galdera horien erantzunak anitzak dira, baina ziur asko guztiek dute zerikusia gaur egun esperientzia kulturala eraikitzeko moduarekin, noiz hasi eta amaitzen den,zer elementu sartzen diren jokoan eta zertarako, horiek izan ziren Saio Irekiaren 9. edizioan ikertu ziren gaietako batzuk.
Aurrez aurreko jardunaldiak eta workshop-ak erabiliz, herritarrak kultura-erakundeetan lotzeko eta irudikatzeko modu berritzaileak aztertu ziren, besteak beste.
Jardunaldiak aurrez aurreko formatu bikoitzean eta streaming bidez egin ziren, eta saio guztiak Ondarebizia kanalean sartzeko grabatu ziren. Ekimen horrekin sustatu genituen jardunaldi profesional hauek, Museum Cemento Rezolarekin batera.
Topaketa horren ondorioz, “Museoak iragarobidean. Objektutik subjektu aktibora” koaderno digitala ere sortu zen. Saio Irekiaren hirugarren koaderno digital honek jardunaldi horietak formulatutako ideaiak, ildoak eta hausnarketak testuinguruan kokatzene ta finkatzen ditu, sei testuren bidez.
Testuek gogoeta sortu nahi dute museoen eta beste kultura-gune batzuen trantsizioari buruz, parte hartzera irekitako eredu iragazkorragoetarantz, pertsona proiektuen erdigunean jar dezaten.
KUDEAKETA
- Jardunaldien lankidetzak, guneak, hizlariak eta dinamizatzaileak kudeatzea.
- Bitartekotza parte-hartzaileekin eta laguntzaileekin. Ekitaldiaren kudeaketa logistikoa.
PROGRAMAZIOA
- Jardunaldien programa asmatzea eta diseinatzea.
KOMUNIKAZIOA
- Jardunaldien deialdia eta zabalkundea, komunikazio-euskarrien diseinua, sare sozialak eta www.ondarebizia.com webgunea dinamizatzea jardunaldien aurretik, bitartean eta ondoren.
- Gidoiaren diseinua eta bideo-filmazioa
- Jardunaldiak streaming bidez ematea
- Ondarebiziaren youtube kanala elikatzea argitaratutako saioarekin,
HITZ EGIN DEZAGUN
943 29 11 05