Project Description

Gure lan guztiak

IKONO BATEN ERAIKUNTZA

Paisaian egindako interbentzio baten erakusketa modu paregabe batean konbinatzen dituena artista baten lana eta ingeniari batena, hau da, doitasunaren eta sormenaren arteko sinbiosia.

#muntaia#erakusketakoordinazioa #proiektumuseografikoa #diseinua #produkzioa

URTEA

2017

LEKUA

Museum Cemento Rezola

BABESA

Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia

Prozesu bat dokumentatzeko helburuz, erakusketa hiru ardatz kontzeptualetan egituratzen da: Eduardo Chillidaren esperimentazioaren hogeita bost urteak; Herritarren Batzordea, obra gauzatzea ahalbidetu zuena; eta José María Elosegui ingeniariak eta Eduardo Chillidak osatutako binomioa, doitasunaren eta sormenaren arteko sinbiosia.

1977ko irailean “Haizearen Orrazia” obra kokatu zen unetik bidaia bat egiten da lehenaldirantz, mugarriak eta obraren sorkuntza eta bere exekuzioaren bideragarritasuna bultzatu eta parte hartu zuten pertsonak adieraziz.

Jatorrizko dokumentazioa: marrazkiek, planoek, baita egilearen aurreneko bozetoek ere, argazkiekin eta testigantzen ikus-entzunezko batekin batera, murgiltzeko hiru espazio sorrarazten dituzte soinuaren eta sentsazioen bitartez.

DISEINUA ETA PRODUKZIOA

Sorkuntza espaziala, edukien hautaketa eta hierarkizazioa diseinatutako euskarri eta baliabide desberdinetan.

Erakusketa-kontakizunaren lanketa. Erakusketa-identitatearen diseinua eta aplikazioak komunikazio-euskarri desberdinetan.

Produkzio museografikoa eta erakusketaren muntaia.

Gure lan guztiak

HITZ EGIN DEZAGUN

© 2018 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak  erreserbatutak. 

AURKITU GAITZAZU

Calle Portuetxe 83 2º, Oficina 18

20018 Donostia – San Sebastián

KONEKTA ZAITEZ