Project Description
II. Ondareari Begira film labur dokumental lehiaketa
Audientzia berriak aktibatzen
Ondareari Begira film labur dokumental lehiaketaren bigarren edizioak ondarea transmititzen laguntzen duten lanak aintzat izatea du helburu.
Zehazki, kultura-ondarearen transmisioa, zentzu zabalean ulertuta. Izan ere, etorkizuneko belaunaldiei transmititzeak horiek kontserbatzen laguntzen du. Horrela, lehiatu ziren lanek belaunaldien topagune izan ziren.
Era berean, lehiaketa honek gai honen inguruan hausnarketa berriak proposatzen dituzten eta ondarearen komunikazio-gaitasuna aktibatzen laguntzen duten piezetan jartzen du arreta, bizirik eta eboluzioan dagoen zerbait bezala.
EBOLUZIONATZEN DUEN LEHIAKETA
Zortzigarren edizio honek, ikus-entzunezko formatutik jarraitzen du. Iaz antolatu zen lehen aldiz formatu honetan.
Proiektua osatzeko, Andoaingo Zine eta Bideo Eskolaren eta Euskadiko Filmotekaren laguntza izan genuen.
Sari banaketa eta film laburren emanaldia Donostiako Añorgako zinema aretoan egin zen, eta etorkizuneko zinemagileen, ikus-entzunezkoen arloko profesionalen eta adin guztietako pertsonen arteko topaketa izan zen, ondareari begirada zabalduz.
Ondarebiziaren parte den proiektua
Ondareari begira K6 Gestión Cultural eta Museum Cemento Rezolaren Ondarebizia proiektuaren parte da. Erronka eta planteamendu berriei aurre egiten dien laborategi-programa da, eta kultura-sektoreko hainbat eragilerekin konplizitateak eta lan-ildoak sustatzen ditu.
HITZ EGIN DEZAGUN
943 29 11 05
© 2023 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak.
AURKI GAITZAZU
Portuetxe Kalea 83 2º, 18 bulegoa
20018 Donostia