Project Description

Gure lan guztiak

Gipuzkoako Ondarearen Europako Jardunaldien VI. edizioak irisgarritasuna eta inklusioa izan zituen ardatz. Kultur-ekitaldien programa honen helburua herritarrak kultura ondarearen garrantziaz sentsibilizatzea da.

Eedizio honetan helburua ondarearen bidez kulturaren irisgarritasun unibertsalerantz aurrera egitea zen. Bulego tekniko gisa, 2021ean, irisgarritasuna eta inklusioa proiektuaren ernamuinean egoteko erronkari heldu genion.

URTEA

2021

BEZEROA

Gipuzkoako Foru Aldundia

#programazioa #komunikazioa  #inklusioa #irisgarritasuna 

Jardueren programa egiterakoan, ekitaldien irisgarritasun neurriak eta ekitaldiak ze gizarte taldeei egokituta zeuden adieraztea erabaki genuen. Gainera, PDF irisgarri baten diseinua kudeatu genuen. 

Bestalde, Euskadiko gizarte-kolektiboekin elkarlana sustatu genuen, programan azaltzen ziren proposamen berri eduki zezaten. Hainbat bilera egin ziren pertsona horiekin, eta jarduerei  buruzko kontsultak ere. 

Seigarren edizio honetan, proposamenen deialdia egiteaz arduratu ginen, eta arreta berezia jarri genion gizarte-arloko eragileen parte-hartzeari. Era berean, ekimenean interesa duten eragile kultural eta sozialei lagundu genien, proposamenak diseinatzailearekin kudeatu genituen eta proiektuaren komunikazioaz arduratu ginen. 

Lanaren emaitza irailean, urrian eta azaroan Gipuzkoako 35 udalerritan 138 jarduera baino gehiago izan zituen kultur ekitaldi programa oparoa izan zen.

PROGRAMAZIOA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta gizarte-erakunde/-kolektiboen arteko harremana, 

Gizarte-eragileekin datu-baseak egitea.

Gidaren produkzioa ekitaldi-proposamen guztiekin kudeatzea.

KOMUNIKAZIOA

Komunikazio-plana diseinatzea, koordinatzea eta gauzatzea.

EBALUAZIOA

Datuen memoria, ebaluazioa eta analisi kuantitatiboa eta kualitatiboa egitea.

Gure lan guztiak

HITZ EGIN DEZAGUN

© 2018 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak  erreserbatutak. 

AURKITU GAITZAZU

Calle Portuetxe 83 2º, Oficina 18

20018 Donostia – San Sebastián

KONEKTA ZAITEZ