Project Description
BILDUMETATIK ESPERIENTZIARA
Beste kultura batzuetako 70 inguru pieza etnografiko izan ziren euriaren fenomenoari buruzko hausnarketa baten oinarria, hurbilketa antropologiko eta kultural batetik abiatuta.
#diseinua #muntaia #mikromuseografia #irudigrafikoa #ibiltaritza
URTEA
2013
LEKUA
San Telmo Museoa (Donostia)
BEZEROA
Donostia Kultura San Telmo Museoa

Erakusketaren museografiak euriaren ondorioak gogora ekartzen zituen, batzuetan onuragarriak (emankortasuna) eta beste batzuetan katastrofikoak (lehortea). Hala, esperientzia bat bilakatzen zen espazioa, non bildumekin batera orekan elkartuta ageri ziren parametroak, instalazio artistikoak eta soinuak, bisitariarengan efektu psikologiko bat sorraraztearren.
Hauek izan ziren gakoak:
Elkarrizketa arkitekturarekin:erakusketa hiru areto historikotan ezarri zen eta espazio propioak sortu ziren, arkitektura eta edukiaren esanahia errespetatuz.
Argiteria:deskribatzailea, hotza eta kontrolatua bitrinen barnealdean (gehienez 45 lux). Kanpoaldean argiteria eszenografikoa eta girotze-argiak.
Materialak eta akaberak:.lehor eta busti kontzeptuak materialetan eta akaberetan islatu ziren bitrinen barnealdean eta kanpoaldean.
Gure interbentzioa eremu hauetan izan zen: museografiaren diseinua eta egikaritza, piezen mikromuseografia, irudi grafikoa eta bere aplikazioa erakusketa- eta komunikazio-euskarrietan.
DISEINUA ETA PRODUKZIOA
Diseinua, produkzio museografikoa, muntaia eta ibiltaritza.
Erakusketako lan grafikoa eta bere aplikazioa komunikazio-euskarrietan: tarjetoia, flyerra, kanpoaldeko pankarta, kartelak.
HITZ EGIN DEZAGUN
943 29 11 05
© 2018 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak erreserbatutak.