Project Description

Gure lan guztiak

Mende bat geroago berreskuratutako ikono modernista

Eileen Gray: E.1027 Logela Nagusia arkitekturaren eta diseinuaren inguruko ikuspegi desberdinak eta aurreratuak aldarrikatzen duen erakusketa da, eta sektoreko profesional handiak ikusarazteko apustua ere egiten du. Erakusketak E. 1027 etxe ikonikoaren logela nagusia -Frantziako hegoaldeko kostaldean dagoena- berreskuratu eta Grayren diseinu ikonikoenen erreplika aukeraketa biltzen ditu.

#museografIa #narratiba #diseinua #ekoizpena 

URTEA

2021

LEKUA

Instituto Vasco de Arquitectura

 BEZEROA 

Eusko Jaurlaritza

 LAGUNTZAILEAK 

Texasko Unibertsitatea, Portoko Unibertsitatea

Erakusketa, jatorrian, Austineko (Texas) Mebanne Hall-erako diseinatu zen. Akademie der Künste (Berlin) eta Portoko Unibertsitateko Arkitektura Fakultatetik igaro eta gero, Donostiako Arkitektura Institutuan erakusteko egokitzapen bat diseinatu genuen Wilfried Wang eta Peter Adam komisarioen laguntzarekin. Komisario horiek, Carolina Leite komisarioarekin batera, etxebizitza ulertzeko espazio honen funtsezko papera azpimarratu eta diseinuak artelan oso gisa duen garrantzia azaldu nahi dituzte.

DISEINUA ETA EKOIZPENA

Espazioaren sorkuntza, edukien hierarkizazioa euskarri eta baliabideetan. Azalpen-kontakizuna egitea, testuak idaztea. Ekoizpen museografikoa eta erakusketaren muntaia.

KOMUNIKAZIOA

Identitate bisuala  eta aplikazioak diseinatzea hainbat komunikazio-euskarrietarako.

ERAKUSKETAREN IBILTARITZA 

Erakusketa Lisboan izan da ikusgai Museu Nacional de arte contemporanea do Chiadon (MNAC) eta Milanera joatea aurreikusita dago, ??Altzairuaren Aretoaren testuinguruan.

Todos los trabajos

HITZ EGIN DEZAGUN

© 2018 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak  erreserbatutak. 

AURKITU GAITZAZU

Calle Portuetxe 83 2º, Oficina 18

20018 Donostia – San Sebastián

KONEKTA ZAITEZ

Gure lan guztiak