Project Description
Cristina Brunettiren, Mandaseko dukesaren, burua hobeto ezagutzeko gonbidapena, eta baita izena ematen dion parkea, Cristina Enea, ere
#narratiba #museografia #diseinua #ekoizpena
URTEA
2021
LEKUA
Cristina Enea Fundazioa (Donostia)
BEZEROA
Cristina Enea Fundazioa
Erakusketako aretoan, Mandasko dukeen finka eta etxe berean, giro arin bat sortu genuen, kolore eta ehundura handikoa, honek, bisitaria bertan murgiltzera gonbidatzen du. Horrela, kanpoko lorategia eta gelen egitura modu naturalean txertatzen dira erakusketan.
Erakusketako narrazioa 6 modulu gogoratzailetan egituratuta dago: loreak. Horietan, Cristina Brunetti, Mandasko dukesak, bere jatorriak, gustuak eta zaletasunak kontatzen ditu. Gainera, bere ametsa, Cristina Eneako finka eta etxeko lorategiak erosi eta diseinatzea, nola bihurtu zuen errealitate azaltzen du.
Bestalde, Cristina Brunettiren eskuz idatzitako gutun batean oinarrituta, Mandasko Dukesaren nortasuna nolakoa zen erakusten du ikerketa grafologiko batek.
DISEINUA ETA EKOIZPENA
Espazioaren sorkuntza, euskarri eta baliabide ezberdinetan edukien hierarkizazioa. Erakusketaren kontaketa sortzea, testuen idazketa. Museografi ekoizpena eta erakusketaren muntaia.
KOMUNIKAZIOA
Ikusmen identitatearen diseinua eta honen egokitzapena komunikazio euskarri ezberdinetara.
HABLAMOS
943 29 11 05
© 2018 K6 Gestión Cultural S.L. Todos los derechos reservados.