Project Description

Gure lan guztiak

BISITARIEN IRITZI GALDETEGIA

Bisitarien feedback-a jasotzeak garrantzi handia du museoentzat. Profil-datuak, bisita egitera bultzatu dituzten motibazioak eta bisitari bakoitzak bisitari buruz duen iritzia ezagutzeak aukera ematen diete museoei beren publikoa ezagutzeko eta haiengana hobeto hurbiltzeko.

#berrikuntza #diseinua #astebetetasuna #interakzioa #multimedia #app 

URTEA

2017

LEKUA

Zumalakarregi Museoa, Igartubeiti Museoa, Oiasso Museoa, Museum Cemento Rezola

BEZEROA

Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Oiasso Museoa

LAGUNTZA

Ikasplay

 ERRAZTATZEKO ASMATUTA

Bisita amaitzean museoek beren bisitariei proposatzen dieten asebetetasun-galdetegi bat osatzeko prozesua errazteko eta erakargarriagoa izateko asmoz sortu da BIG. Gainera, lortutako datuen erregistroa, kudeaketa eta interpretazioa ahalbidetzea da bere xedea.

Horretarako, profil bakoitzera egokitutako aplikazio bat du, non bisitariek modu erraz batean betetzen duten galdetegia, museoan instalatutako tablet batean edo esteka baten bitartez beren dispositiboan.

Museoak zuzenean biltzen ditu datuak web kudeatzaile batean. Museoko langileek sarbide zuzena dute kudeatzaile horretara eta berehala bistaratu ditzakete asebetetasun-galdetegietako erantzunak. Gainera, sarbidea dute tresna desberdinetara datu horiek modu errazago batean bildu eta interpretatzeko.

DISEINUA ETA PRODUKZIOA

BIGen euskarri-materiala diseinatu dugu, bai logoa bai aplikazioa kokatzen den tableterako euskarria –ekipamendu batera baino gehiagora transferitu daitekeena?.
Gainera, asebetetasun-galdetegia diseinatu dugu, eta komikien eta aplikazioaren beraren diseinuan parte hartu dugu.

Hiru galdetegi-formatu desberdin diseinatu dira, hurrenez hurren, irakasleen, ikasleen eta museoa bakarka bisitatzen duten pertsonen profilen datuak biltzeko. Ikasleen galdetegia gamifikatuta dago erakargarriagoa izan dadin, eta ikasleek oroitzapen bat eraman ahal izango dute etxera galdetegia betetzen badute.

AHOLKULARITZA ETA BERRIKUNTZA 

Asebetetasun-galdetegiaren inguruan museoko langileek aurkeztutako arazoa konpontzea, eta galdetegi horietako datu-bilketaren kudeaketa berritzea.

Museoko tablet batean instalatutako aplikazio baten bidez konpondu da arazoa, baita esteka batekin ere, zeinaren bitartez edozein tokitan online osatu daitekeen mugikorraren bitartez.

Gure lan guztiak

HITZ EGIN DEZAGUN

© 2018 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak  erreserbatutak. 

AURKITU GAITZAZU

Calle Portuetxe 83 2º, Oficina 18

20018 Donostia – San Sebastián

KONEKTA ZAITEZ