Project Description

Gure lan guztiak

HURBILKETA AFEKTIBOA MUNDUKO HIZKUNTZETARA GALIZIERA GIDATZAT
HARTUTA

As nosas palabras, os nosos mundos erakusketak Hizkuntzen Nazioarteko Urtea eta Kulturarteko Elkarrizketaren Europako Urtea ospatu nahi zituen, eta horretarako sortu genuen erakusketak gonbidatu egiten zuen bisitaria zentzumenen bitartez hizkuntzen berri jakitera.

#museografia #narratiba #diseinua #produkzioa #ibiltaritza 

URTEA

2008

LEKUA

Santiago de Compostela

BEZEROA

Xunta de Galicia. Secretaría Xeral de Política Lingüística

700 m2-tan bisitaria ibilbide iradokitzaile batean barneratzen da hizkuntzen eszenatoki unibertsala eta galizieraren historia zeharkatuz, hainbat euskarri eta baliabideren bitartez: grafikoak, soinuzkoak, ikus-entzunezkoak, interaktiboak, atrezzoak.

Aurkezpena 7 hizkuntzatan eskainita ere, 25 hizkuntza gehiagorekin aberasten da, soinuzko eta irudizko elementu desberdinetan.

IBILTARIA IZATEKO SORTUTA

Hogei modulu autonomok, bakoitzak bere nortasunarekin, erantzun egiten diote baliabideen premietako bakoitzari -objektuak, grafikoak, erreprodukzioak, gune interaktiboak…-, baita lekualdaketaren, muntaiaren eta espazio desberdinetara egokitzearen premiei ere.

Ibiltaria: 

Bilbo, Bartzelona, Villagarcía, Brusela, Vigo, Madril, A Coruña, 

Sevilla, Pontevedra, Lugo, Buenos Aires era Ourense, Brusela

DISEINUA ETA PRODUKZIOA

Sorkuntza espaziala, edukien hierarkizazioa euskarri eta baliabide desberdinetan.

Bildumako piezen hautaketa. Erakusketa-kontakizunen lanketa, testuen idazketa.

Erakusketa-identitatearen diseinua eta seinaletika. Produkzio museografikoa eta erakusketaren muntaia eta ibiltaritza.

Gure lan guztiak

HITZ EGIN DEZAGUN

© 2018 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak  erreserbatutak. 

AURKITU GAITZAZU

Calle Portuetxe 83 2º, Oficina 18

20018 Donostia – San Sebastián

KONEKTA ZAITEZ