Project Description
ARTEA EDO DISEINUA?
Erakusketa honekin artea eta diseinua banantzen dituen lerro mehe hori arakatu nahi izan genuen, plastikaren arloan zementuak eskaintzen dituen aukeren eta edozein sorkuntza artistikotan burututako lan-prozesuen bitartez.
#museografia #narratiba #diseinua #produkzioa #komunikazioa
URTEA
2018
LEKUA
Museum Cemento Rezola
BEZEROA
Museum Cemento Rezola
Giro sentikor bat sortu genuen, erakusketaren muina azpimarratzen zuena: artelanak al dira? Diseinuko lanak al dira? 5 sortzailek zementuz sortutako piezekin batera, sortze-prozesuaren argazkiak erakusten ziren, testurak, nahasketak, prototipoak bistaratzeko; gainera, artisten elkarrizketek eta aipuek ahalbidetu egiten zuten beren lanetara gehiago hurbiltzea.
DISEINUA ETA PRODUKZIOA
Sorkuntza espaziala, edukien hierarkizazioa euskarri eta baliabide desberdinetan.
Erakusketa-kontakizunen lanketa, testuen idazketa.
Erakusketa-identitatearen diseinua eta aplikazioak komunikazio-euskarri desberdinetan.
Produkzio museografikoa eta erakusketaren muntaia.

HITZ EGIN DEZAGUN
943 29 11 05
© 2018 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak erreserbatutak.