Project Description

Gure lan guztiak

Areago kultur berrikuntzako proiektu bat da, Igartubeiti Baserri Museoko baliabideekin beste modu bateko loturak arakatzen dituena sorkuntzaren eremuko
adierazpide desberdinak ?ilustrazioa, literatura, kontakizunak? elkar lotuz eta formatu desberdinak erabiliz.

#soinuzkoibilbideak  #ilustrazioa #literatura #ahozkotransmisioa #teknologia #ondarea 

URTEA

2012tik aurrera

LEKUA

Igartubeiti Baserri Museoa

KOLABORAZIOA

Sormen Lantegiak, Eusko Jaurlaritza, Audiolab, Zugarramurdi Museoa (2017), Untzi Museoa (2018)

Istorioak belarrietara

Areago proiektuak ondarearen inguruan lan egiteko beste modu batzuk planteatzen ditu, bere zentzurik zabalenean hartuta -materiala eta immateriala-, paisaia, natura, soinua barnean hartuz.

Proiektuaren hasiera aplikazio mugikor baten garapenean gauzatu zen, zeinaren bitartez baserria bisitatu daitekeen zenbait sortzailek (Maialen Lujanbio, Arantza Iturbe) sortu eta lokutatutako gidoien kontakizuna entzun bitartean.

Azken edizioetan, mikrokontakizunen literatur deialdi bat bilakatu da proiektua. Esperimentazio eta interpretazio sortzailera irekita dagoen ariketa bat da, sorkuntzaren sektoreko kolaboratzaileak parte hartzera gonbidatzen dituena. Hautatutako kontakizunak berrinterpretatu eta ilustratu egiten dituzte zenbait profesionalek eta, ondorio gisa, liburu ilustratuak argitaratu dira deialdi bakoitzeko epaimahaiak hautatutako kontakizunekin.

Deialdiaren gaiak aldatu egiten dira edizio bakoitzean eta aukera ematen diote Igartubeiti Baserri Museoari gai horietako bakoitzean aditu diren kultur eragileekin lankidetzan aritzeko. Hala, Euskal Herriko mitologia aztertzea erabaki zenean, Zugarramurdi Museoaren lankidetza izan genuen, eta 2018ko gairako -baserria eta itsasoa- Untzi Museoarekin aritu ginen elkarlanean.

DISEINUA ETA PRODUKZIOA

Argitalpenaren eta aplikazio mugikorraren sorkuntza, diseinua eta produkzioa

PROGRAMAZIOA ETA EKITALDIAK 

Kontakizunen deialdi/lehiaketa bat antolatzea. Oinarriak diseinatzea, epaimahaiaren hautaketa, emaitzen komunikazioa eta aurkezpen-ekitaldiaren antolamendua.

AHOLKULARITZA ETA BERRIKUNTZA

Kultur berrikuntza, ondarearekiko beste erlazio mota batzuk arakatzea, sorkuntzako adierazpide desberdinen arteko lotura, teknologia berriak, aplikazioaren garapena kode irekian.

Proiektuari buruzko informazio gehiago…

Igartubeiti Baserri Museoaren webgunean

Gure lan guztiak

HITZ EGIN DEZAGUN

© 2018 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak  erreserbatutak. 

AURKITU GAITZAZU

Calle Portuetxe 83 2º, Oficina 18

20018 Donostia – San Sebastián

KONEKTA ZAITEZ