Project Description
PATRIM+ sarearen partaide gara, mugaz gaindiko museo, ekomuseo eta interpretazio zentroetaz osatuta. Igartubeti Baserri Museoarekin parte-hartzaile aktiboak gara 2017tik.
Sarearen helburua, garapen jasangarriaren ikuspuntutik Pirineoetako bi aldeen ondare natural eta kulturala balioan jartzea da
Sare honetan Ariège, Haute-Garonne, Hautes-Pyrénées, Euskadin, Aragoin eta Kataluinian kokatutako kideek parte hartzen dute.
PATRIM +, Europar Batasunak sortutako Interreg V-A Espainia-Frantzia Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez, EGEF (FEDER) Eskualde Garapeneko Europako Funtsei esker lagundutakoa da.
URTEA
2018 – 2021
WEBGUNEA
Lurraldea eta kultura: PATRIM+ ren helburuak
Pirinioetako hamaika zentrok balio komunen (iraunkortasuna, irisgarritasuna eta genero-berdintasuna) pean partekatutako beharrei eta erronkei erantzuteko duten beharragatik sortu da sarea.
Igartubeiti Baserri Museotik sarearen barruan garatu ditugun proiektuak bere lurraldean sustraitzen dira helburu hauekin:
- Lurraldeari ahalmena ematea ondarearen balorizazioaren arloan estrategia partekatu bateratuak izateko, ingurumena errespetatzen duen tokiko eta turismoko garapenaren logikan.
- Sektorean parte hartzen duten eragileen arteko sinergiak garatzea eta aliantzak eta lankidetza-sareak bultzatzea, eskualdean negozio- eta berrikuntza-aukerak aztertzeko, eta artearen eta ondarearen eremua gurutzatzeko espazioak sustatzea.
————————
PATRIM+ sarean parte hartzearen emaitzak
PATRIM proiektuari esker, Igartubeiti baserri museoak bere ingurunearekiko harremana garatzeko aukera izan du, askotariko proiektuen bidez, hala nola:
- PATRIM egoitza artistikoa, inguruko emakumeekin erakusketa bat eta bitartekotza-lan bat eginez
- Bisita birtuala 360
- Ikusmen-irisgarritasuna hobetzeko neurri berriak abian jartzea
- Pirinioetako lurraldean iraunkortasunari, irisgarritasunari, publikoei, ekoeraginkortasunari edo emakumeen presentziari buruzko hainbat mintegitan parte hartzea.
- Museoen kudeaketari buruzko argitalpen berriak,
- Pirinioen inguruko mitoei buruzko PATRIM+ sarearen erakusketa bateratua sortzea

KULTUR PROGRAMAZIOA
- Egoitza artistikoa sortzea, kudeatzea eta koordinatzea
- Tokiko artisauekin bitartekotza, beren produktuak balioan ipintzeko
DISEINUA ETA EKOIZPENA
- Edukiak sortzea sarean, elkarlanean egindako erakusketerako
- Kanpoko seinaletika irisgarrirako euskarrien diseinua eta ekoizpena
KOMUNIKAZIO ETA ESTRATEGIA DIGITALA
- Bisita birtualerako kontakizunak eta stortytellinga sortzea
- Proiektuaren komunikazio-ekintza koordinatzea
- Proiektuaren komunikazioa Igarutbeit Baserri Museoan
EDIZIOA
- Testuak idatzi sarean egindako argitalpenerako
KUDEAKETA
- Proiektuaren kudeaketa, koordinazioa eta jarraipen administratiboa
- Ekintza-planaren finantza-kudeaketa
- Proiektuaren ebaluazioa
HITZ EGIN DEZAGUN
943 29 11 05
© 2023 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak erreserbatutak.