Project Description

Gure lan guztiak

KOADERNO DIGITALA. ZUBIAK. KULTURA ETA ONGIZATEA

Zubiak. Kultura eta ongizatea K6 Gestión Culturalek eta Museum Cemento Rezolak sustatutako Saio Irekia topaketatik sortutako koaderno digitalaren bigarren alea da. Koadernoa Ondarebizia proiektuaren barruan kokatzen den gaur egungo museo-praktiken inguruan parte hartzeko eta eztabaidatzeko gunea da. 

Aurreko edizioan, 2021eko azaroan, kulturaren balio soziala eta osasunerako dituen onurak aztertu genituen. Hau dena ikuspegi eta diziplina desberdinetatik, nahitaez jasangarriagoa izango den pandemia osteko ekosistema kultural baten esparruan.

Saio Irekiaren koaderno digitalak topaketa horietan marraztutako ideiei testuingurua ematen die.

#prestakuntza #argitalpena #diseinua #ondarea

URTEA

2021

LAGUN-
TZAILEAK

Eusko Jaurlaritza eta Gordailua

PROIEKTUAREN WEBGUNEA

www.ondarebizia.com

KOADERNOA DESKARGATU

Koadernoaren bigarren ale honek zazpi testu biltzen ditu, eta horietan kulturak eta ongizateak dituzten loturei buruz gogoeta egitera gonbidatzen da. Pertsonaren esperientzia kulturaren proiektu eta espazioen erdigunean kokatzeko beharra abiapuntutzat harturik.

Aurrekaririk gabeko osasun-krisi batek bizkortutako behar bat da hau, testuinguru, sare eta ekosistema desberdinetan kontzienteki finkatzeko atseden hartu behar duena.

Horretan laguntzeko, K6 Gestión Culturalek koaderno hau argitaratzen du, museo-praktika kritiko eta soziala garatzeko aukera berriak proposatzen eta partekatzen dituen hausnarketa gune gisa.

Parte-hartzaileak: Begoña Román Maestre, Marián López Fdz. Cao, Guillem d’Efak Fullana-Ferré, Juan Gª Sandoval, Ferran Esteve, Artaziakoop eta Nekane Aramburu

ARGITALPENA ETA DISENUA 

  • Testuen kudeaketa eta edizioa
  • Diseinua eta ekoizpena
  • Komunikazioa

Gure lan guztiak

HITZ EGIN DEZAGUN

© 2023 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak  erreserbatutak. 

AURKITU GAITZAZU

Calle Portuetxe 83 2º, Oficina 18

20018 Donostia – San Sebastián

KONEKTA ZAITEZ