Lege Oharra
1. IDENTIFIKAZIO-DATUAK
Informazioaren Gizarteari eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legeak (uztailaren 11ko 34/2002) 10. artikuluan jasotzen duen informazio-betebeharrari jarraikiz, hona hemen web-domeinuaren datuak: enpresa titularra K6 gestión cultural, SL (aurrerantzean K6 gestión cultural), Portuetxe kalea 83-2 Donostia – 20018 helbidea eta B-20482303 IFK dituena. Gipuzkoako Merkataritza erregistroan inskribatua (1425 liburukia, SS-8390 orria, 1 folioa). Harremanetarako helbide elektronikoa:info@k6gestioncultural.com webgunearena.
2. ERABILTZAILEAK
K6 gestión cultural-en atari honetara sartzeak esan nahi du webgunearen ERABILTZAILE zarela, eta, ondorioz, onartzen dituzula hemen jasotako Erabilera
Baldintza Orokorrak. Aipatutako baldintza horiek aplikatzekoak izango dira, edozein direla ere nahitaez bete beharreko gainerako Kontratazio Baldintza Orokorrak.
3. ATARIAREN ERABILERA
www.k6gestioncultural.com atariak Interneteko informazio, zerbitzu, programa eta datu ugari ematen ditu (aurrerantzean, “edukiak”), dela bere webgunekoak, dela
ERABILTZAILEAK eskura ditzakeen bestelako lizentziatzaileek emanak. ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du ataria arduraz erabiltzeko erantzukizuna. Haren
barruan sartzen da zerbitzu edo eduki jakin batzuk eskuratzeko aldez aurretik erregistratu beharra izatea.
Aipatutako erregistro horretan, ERABILTZAILEAK informazio egiazkoa eta legezkoa eman beharko du. Erregistroa egitean, baliteke ERABILTZAILEAK pasahitz bat jasotzea; erabiltzaileak arduraz eta konfidentzialtasunez baliatu beharko du pasahitz hori. ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du edukiak eta zerbitzuak gokiro baliatzeko (adibidez, chat zerbitzuak, eztabaida foro edo albiste taldeak), webgunea sortu duen enpresak eskaintzen dituenak atariaren bitartez eta izaera nuntziatiboz baina mugarik gabe; ez erabiltzeko (I) legez kanpoko jardueretan edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkakoetan; (II) eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa, pornografikoa, terrorismoari apologia egiten diona edo giza eskubideak urratzen dituena hedatzeko; (III) webgunea sortu duen enpresaren, bere hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalteak eragiteko, sarean birus informatikoak sartu edo zabaltzeko, edo beste edozein sistema fisikotan edo logikotan lehen aipatutako kalteak eragiteko; (IV) beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan sartzeko eta, hala badagokio, erabiltzea, eta bere mezuak aldarazi edo manipulatzeko. Webgunea sortu duen enpresak berea du pertsonaren duintasunarekiko errespetua urratzen duen iruzkin eta ekarpen oro kentzeko eskubidea, baita horiek diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak direnean, eta gazteen eta haurren, ordena eta segurtasun publikoaren kontrakoak direnean, edo, bere iritziz, argitaratzeko egokiak ez direnean. Dena den, K6 gestión cultural ez da foro, chat edo parte hartzeko beste baliabide
batzuen bitartez erabiltzaileek adierazitako iritzien erantzule izango.
4. DATUEN BABESA
K6 gestión cultural-ek Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren, Lege Organikoaren garapenerako Arautegia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren eta une bakoitzean indarrean dauden gainerako araudien arauak betetzen ditu, eta erabiltzailearen datu pertsonalen erabilera eta tratamendu zuzena bermatzeaz arduratzen da. Horretarako, datu pertsonalak biltzeko formulario bakoitzarekin batera, kasuan kasu jakinaraziko zaio erabiltzaileari, info@k6gestioncultural.com-i eskatzen dizkion zerbitzuetan, zein diren datu pertsonalak tratatzeko baldintzak; era berean, baldintza horiek onartzeko eskatuko zaio. Halaber, honako alderdi hauek ere ohartaraziko zaizkio: norena den sortutako fitxategiaren gaineko ardura; arduradunaren helbidea; datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo aurkatzeko eskubideak baliatzeko aukera; trataeraren xedea eta datuak hirugarrenei ematea, halakorik izanez gero.
Era berean, K6 gestión cultural-ek gogorarazten du bete egiten duela Informazioaren Gizarteari eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legea (uztailaren 11ko 34/2002), eta baimena eskatuko diola aldi oro bere helbide elektronikoa xede komertzialetarako baliatu aurretik.
5. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
K6 gestión cultural, berez edo lagapen-hartzaile denez, bere webgunearen jabetza-eskubide intelektual eta industrial guztien titular da, baita bertan bildutako elementuena ere (hala nola, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, funtzionamendurako behar diren ordenagailu-programak, sarbidea eta erabilera eta abar), K6 gestión cultural edo bere lizentziatzaileak titular direnena. Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren zenbakian jasotakoaren arabera, erabat debekatuta dago webgune honetako edukiak osorik zein zatika erreproduzitzea, banatzea edota haien komunikazio publikoa egitea xede komertzialetarako bada, edozein euskarritan eta bitarteko teknikoren bidez dela ere; horretarako, K6 gestión cultural-en baimena beharko da berariaz. ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du K6 gestión cultural titular den Jabetza Intelektualarekin eta Industrialarekin lotutako eskubideak errespetatzeko.
Atariko elementuak ikusi ahal izango ditu, baita inprimatu, kopiatu edota bere ordenagailuko disko gogorrean biltegiratu ere (baita beste edozein bitarteko fisikotan
ere), baldin eta erabilera pertsonal eta pribaturako bakar-bakarrik bada.
ERABILTZAILEAK ezingo ditu ezabatu, aldatu, saihestu edota manipulatu K6 gestión cultural-en orrietan instalatuta dauden segurtasun-sistemak edo babesteko gailuak.
6. BERMEEN ETA ERANTZUKIZUNAREN
ESKLUSIOA
K6 gestión cultural-ek ez du hartuko, inola ere, honako egoera hauen ondorioz sor litezkeen kalteen eta galeren ardurarik: edukietan erroreak edota omisioak ageri badira, ataria ez badago eskuragarri, edota birusak zein programa gaiztoak edo kaltegarriak transmititzen baditu edukietan, nahiz eta saihesteko beharrezko neurri teknologikoak hartuta eduki.
7. ALDAKETAK
K6 gestión cultural-ek egokitzat jotzen dituen aldaketa guztiak egin ditzake bere atarian abisatu gabe. Hain zuzen ere, bere atariaren bitartez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ditzake, eta haiek zerbitzarietan aurkezteko eta kokatzeko modua ere alda dezake.
8. ESTEKAK
Baldin eta www.k6gestioncultural.com atarian Interneteko beste atari batzuetara jotzeko estekak edo hiperestekak ipintzen badira, K6 gestión cultural-ek ez du inolako kontrolik izango gune eta eduki horien gainean. Inola ere ez, K6 gestión cultural-ek ez du erantzukizunik izango besteren webgune bateko edukien gainean, eta ez du bermatuko hiperesteka horietan edota Interneteko beste gune batzuetan jasotako edozein materialen edo informazioren eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, balioa edota konstituzionaltasuna. Era berean, kanpoko lotura horiek biltzeak ez du esan nahi lotutako entitate horiekin inolako elkarterik, fusiorik edota partaidetzarik denik.
9. ESKLUSIO-ESKUBIDEA
K6 gestión cultural-ek berea du Erabiltzeko Baldintza Orokorrak betetzen ez dituzten erabiltzaileei atarian eta/edo eskainitako zerbitzuetan sartzeko baimena ukatzeko edo erretiratzeko eskubidea, aldez aurretik ohartarazi beharrik gabe, K6 gestión cultural-ek edota hirugarren batek eskatuta.
10. ALDERDI OROKORRAK
K6 gestión cultural-ek jazarri egingo ditu baldintza hauek betetzen ez dituztenak, baita ataria egokiro erabiltzen ez dutenak ere; horretarako, zuzenbidez dagozkion egintza zibil eta penal guztiak egikarituko ditu.
11. BALDINTZA HAUEN ALDAKETA ETA
IRAUPENA
K6 gestión cultural-ek hemen zehaztutako baldintzak noiznahi aldatu ahal izango ditugu, eta egokiro emango da horren berri hemen jasotako moduan. Baldintza horien indarraldia haien esposizioaren araberakoa izango da, eta indarrean egongo dira harik eta beste batzuk egokiro argitaratu arte.
12. LEGEDIA APLIKATZEA ETA JURISDIKZIOA
K6 gestión cultural-en eta ERABILTZAILEAREN arteko harremana Espainiako legeriaren mende geratuko da eta edozein gatazka Donostiako Epaitegietara eta
auzitegietara eramango da. Lege Ohar hau ondoko ereduaren arabera idatzi da: Modelo de Aviso Legal web de España
HITZ EGIN DEZAGUN
943 29 11 05
© 2019 K6 Gestión Cultural S.L. Eskubide guztiak erreserbatutak.