Museo bat bisitatzean edo kultura-jarduera bat egitean gogoangarriak diren esperientzietan faktore erabakigarria da pertsonekin zerikusia izatea. Bitartekaritza- eta arreta-zerbitzu kulturalak eskaintzen dizkiegu bisitariei. Hezkuntza-programak eta -jarduerak garatzen ditugu pedagogia aktibo eta kritikoaren ikuspegitik.
Gure lanean, harremanak zaintzen ditugu eta lantaldeei batzen eta balioa ematen dieten profil egokiak ematen dizkiegu.
Kulturak gure jardueran dituen onurak jasotzen ditugunez, kultura-praktikak hainbat formatutan asmatu eta ekoizteaz arduratzen gara. Jarduera, ekitaldi eta ekintza zehatzagoak eta puntualagoak, edo kultura-programazio zabalagoak eta egonkorragoak.
Kasu bakoitzean, joerak aztertzen ditugu eta testuinguru desberdinekin bat datozen ekimenak proposatzen ditugu, pertsona guztiei kalitatezko esperientziak eskaintzera bideratuak. Kultura-ondareari lotuta, gidoidun ibilbideak eta storytelling-a garatzen ditugu, gure inguruko kultura-baliabideak balioan jartzeko eta dinamizatzeko.