Barne Begiradak: ingurunean eragina duen sorkuntza proiektua
Kulturaren bidez landa-ingurunean bizitzeak zer esan nahi duen aztertzen dugu

Barne Begiradak Igartubeiti Baserri Museotik bultzatzen dugun kultur proiektua da. Gipuzkoako hiru landa-udalerritan garatzen da: Gabirian, Ezkion eta Zerianen.
Proiektuak berrikuntza sozialaren eta praktika artistiko garaikideen bidez gaur egun landa-ingurunean bizitzeak zer esan nahi duen aztertzen du. Otsaila eta martxoa bitartean honako hau egingo da:
- Arteari, lurraldeari eta landatartasunei buruzko topaketa bat gai hori lantzen duten proiektu eta eragileekin
- Artearen eta landa-ingurunearen arteko harremanaz hausnartuko duen argitalpena
2013an Igartubeititik hasi genuen proiektua da. Oraingoan beste bultzada bat hartu du, Next Generation funtsen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia planeko hiriguneetan kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko laguntzei esker.
Ohiko lekuetatik ihes egitea
Barne Begiradak programan, ohiko lekuetatik ihes egin nahi dugu, eta landa-ingurunean aurkitzen ditugun ehunka ñabardurekin bat egin, gaur egun landa-ingurune batean bizitzeak zer esan nahi duen ulertzeko.
Ildo horretan, belaunaldien arteko harremana indartzen eta sendotzen lagundu nahi du. Hau da, adin desberdinetako pertsonak gordetzen dituzten jakintza guztiak ez galtzea eta transmititzea du helburu.
Komunitatearentzat, komunitatearekin
Barne Begiradak epe luzerako proiektua da, komunitatean eragin nahi duena, eta, horretarako, inguruko artista eta eragileen parte-hartze aktiboa du: tokiko elkarteak, ekoizleak, kultur eragileak, artisauak…
Izan ere, proiektu honen atzean dagoen produkzio-lana Barne Begiradak garatzen den udalerrien inguruko hornitzaileekin ere egiten da. Hau da, proiektua gauzatzeko orduan, hura arautzen duten balioei eusten diegu, Barne Begiradak programan balioa ematen ari garena praktikatzen dugu.
