Programazioa

Kultura egiteko eta ulertzeko bide berriak zabaltzen ditugu

 
Programa kultural bat esanguratsu bihurtuko duten proiektu eta jarduerak sortu eta garatzeko, ingurura adi eta aktiboki begiratu behar dugu. K6 Kudeaketa Kulturalak ideien eta baliabideen katalizatzaile bezala funtzionatzen du prozesu kreatiboak abian jartzeko, eta horien bidez, ekintza kultural esanguratsuak, epe luzerako proiektuak edo ideia eta tresna berriak ekartzeko.

K6 Kudeaketa Kulturalak hainbat ekipamendu kulturalen programazioa sortu eta kudeatzen du, eta kultura-jarduera konkretuak garatu, planifikatu eta produzitzen ditu, gure bezeroen interes eta behar jakinei erantzuteko.

K6, horrekin batera, laborategi modura aritzen da, tresna berriak ezartzeko proiektu pilotuak garatuz. Horrela, gure jarduera hobetzeko eta kultura egiteko eta ulertzeko modu berriak zabaltzeko lan egiten dugu etengabe.

JARDUNALDI TEMATIKOAK, KONTZERTUAK, PROGRAMA ARTISTIKOAK, JARDUERA ZIKLOAK, OROIMEN-EKITALDIAK…

Lan-ildo hau aurrera eramaten dugun ekintza eta prozesu bakoitzean jarritako arretan eta arduran oinarritzen da. Horiek guztiak sare kultural eta sozialean modu iraunkorrean integratu daitezen saiatzen gara, ondorengoa eginez:

– Tokiko eragileekin lanean eta elkarlanean arituz.
– Proiektu propioak eta beste eragileekin batera osatutakoak garatuz.
– Produzitzen ditugun jarduera kulturalen esanahi eta inpaktua aztertuz.
– Hartzaile diren publiko segmentuen gaineko hausnarketa eta analisia eginez.
– Taldeak eta lan-prozesuak koordinatuz.
– Eduki eta esanahi iraunkorren alde lan eginez.
– Teknologiaren, diseinuaren eta edukien arteko oreka zaindua bilatuz.