GU Itsasoa

 

GU Itsasoa proiektu bat da, XVI. mendean Euskal Herriko itsas kulturari estu lotutako lurralde honek izan zuen eboluzioa ikertu, hedatzera eman eta balioestea helburu duena. Itsas industriaren garapena bultzatu zuten funtsezko gakoetara zeharka hurbiltzen da, kontuan hartuta berebiziko garrantzia izan zuen industria izan zela, gizarte osoa eta lurralde osoa barnean hartu baitzituen, barrualdetik kostalderaino. Euskal lurraldeak garaiko boteregune nagusietakoa izaten lagundu zuten ezaugarriak aurkezten ditu, produkzio sektore guztiak partaide egin zituen prozesu batean: meatzeak, basoak, burdinolak, ontziolak, nekazariak, sagardogileak, merkatariak, itsasgizonak…

 
GU Itsasoa epe luzerako proiektua da, etengabe garatzen doana, formatu anitzetarako pentsatua, eta lankidetzara eta gizartearen partaidetzara irekia. Hiru kultur erakunde hauen nahi berak bultzatuta sortua da: Albaola Itsas Ondarea, Zerain Paisaia Kulturala – Zeraingo Udala, Igartubeiti Baserri Museoa.

 
Gu Itsasoa, munduaren atari erakusketak oraingo begiratutik eta hitzetik aditzera ematen ditu lurralde oso baten garapena bultzatu zuten alderdiak, gaur bizi dugun mundura ekar daitezkeen balioak nabarmenduz.

+ info:
www.guitsasoa.com