Areago, soinuetan murgilduz Igartubeitin barrena

 

2011ko maiatza – iraila

K6 Kudeaketa Kulturalak eta Soinumapa.net-ek elkarlanean produzitutako proiektua, Igartubeiti Baserri Museorako.

Areago proiektu berritzailea da, geolokalizazioarekin lotutako teknologia berrien erabilera Igartubeiti Baserri Museoaren ondare-baliabideekin integratzen duena. Smartphone edo GPSdun laugarren belaunaldiko telefonoen bidezko audio-gida sistema bat proposatzen du, baserriaren inguruko espazio irekiak soinutik abiatuta esploratzeko aukera emango duena.