Museografia

K6-k proiektu-taldeak sortzen ditu, diskurtso kontzeptuala errealitate formal bihurtzeko gai direnak

 
Urte hauetan egindako 150 produkzio museografiko baino gehiagori, etengabeko ikerketari eta sektoreko puntako enpresekin egindako elkarlanari esker, museoak eta erakusketak kalitatezko irizpide museografikoak erabiliz sortzeko gai gara.

K6-ren ikuspegitik, erakusketa bat mezu bat transmititzeko tresna da. Horregatik, kontaketaren formulazioan, espazioen eta agertokien artikulazioan, komunikazio bisualaren diseinuan, ikus-entzunezko errealizazioan eta multimedia errealizazioan aktiboki parte-hartzen dugu, eta azken batean, esperientzia esanguratsuen sorkuntzan.

ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK, OROITZAPENEZKOAK, INTERAKTIBOAK, ENPRESA-SHOWROOMAK…

Museografia, objektu singularren bidez, sentsazioak agertoki esanguratsuetan komunikatzean espezializatutako diziplina da.
Hori bai, museografia diziplinen diziplina da, museo eta/edo erakusketa bat kontzeptualizateko, interpretatzeko, diseinatzeko eta produzitzeko profesional talde handia behar baita.

Abiapuntua ideia sortzaile bat aurkitzea da beti, eta hortik abiatuta kontzeptualizatzea; museografia modernoak eskaintzen dituen espresio-modu ugariak konbinatzea, eta adimena zein emozioa erabiltzea, arrazoibide argi, zehatz, koherente eta esanguratsua eraikitzeko.

Horrekin batera, ezinbestekoa da espazioaren, kontaketaren eta bildumen artean lotura sendoak sortzea, eta horren guztiaren elementu erabakigarri gisa, bisitaria identifikatzea, azken mezuaren hartzaile gisa.
Horrela bakarrik segurta daiteke museoa komunikatzeko bitarteko eraginkorra izatea.

Funtzionalitatea, banaketen koherentzia, zirkulazio optimizatuak, sistemen zentralizazioa, ekonomia energetikoa eta lantokien ergonomia dira K6-k proiektu baten garapenean lehenesten dituen baldintzak, eta horiek zentroaren harmoniaz eta edertasun plastiko zein estetikoaz lagunduta egotea lortzen dugu.