Kudeaketa

K6 kudeaketa kulturala ulertzeko kontzeptu globala da

 
K6-k museo eta interpretazio zentroetarako kudeaketaren eta aisia zein kultura zerbitzuen arloko eredu propioa eskaintzen dio sektoreari. Museoen kudeaketa tradizionalaren ereduak apurtu nahi ditu, dinamika sortzaile eta berritzaileak ekarriz eta produktuak eta zerbitzuak dibertsifikatzeko ildoak garatuz, aldaketa kulturaletara eta merkatuaren eskakizunetara moldatuak.

Sektore kulturalaren bilakaera, zehazki, arlo publikoko museoena, izan da gure ibilbidearen abiapuntua. K6 Kudeaketa enpresa sektore kulturalean kudeaketa-eredu eraginkor eta iraunkor bat ezartzeko beharrari erantzuteko sortu zen K6-ren funtzioa, bai zeharkako kudeaketa integral bati dagokionez, bai zerbitzu partzialak emateari dagokionez, instalakuntzen sustatzaileen eta erabiltzaileen gogobetetzea lortzea da.

K6-k sentsibilizazioan eta inpaktuan oinarritutako kudeaketa eredu bat proposatzen du, tokiko komunitateak garatzeari begira, eta proiektuak gauzatzeko sare sozialak eta profesionalak eratzen ditu.

K6-k museoak off/on line ikuspuntutik planteatzen ditu eta bakoitzaren beharretara moldatutako kudeaketa pertsonalizatua eskaintzen du.

K6-ko kideok gure filosofia definitzen duten lehentasun batzuetan oinarritutako kudeaketa eredu bat sortu eta ezarri dugu:

 

– Gizarteak eta gure bezero eta erabiltzaileek markatzen dituzten beharrei erantzun berehalako   eta eraginkorra ematea.

– Gure bezeroei kalitatezko zerbitzu bat eskura jartzea, merkatuaren bilakaerara moldatutakoa.

– Sinergiak sortzea, K6-ren zerbitzua indartuko duten beste esparru batzuetako enpresa eta   profesionalekin indarrak batuz.

– Enpresako profesionalei trebakuntza espezializatu eta etengabea emateko politika izatea.

– Bezero bakoitzari egokitutako kudeaketa eta zerbitzu soluzioak aurkitzea.

– Gure bezeroei instalakuntzen funtzionamendu optimoari eusteko fidagarritasuna eta   egonkortasuna eskaintzea.

 

Instalakuntzen kudeaketa integrala

Instalakuntza kultural publiko zein pribatuen kudeaketa osoki edo partzialki kanpora ateratzeko, kolaboratzaile bat behar da; proiektu publiko baten errentagarritasun soziala hipotekatu gabe, irizpide ekonomikoetatik abiatutako kudeaketa eraginkorra ahalbidetuko duen kolaboratzaile bat.
 

Eragile kulturalak

Fenomeno kulturalaren etengabeko bilakaera eta erantzukizun sozial korporatiboari lehentasuna ematea aldaketa garrantzitsuak eragiten ari da eskaintza kulturalaren osaketan.

K6-k espezializazioa eta esperientzia handia eskaintzen dizkio proiektu kultural berri bat hasi nahi duen kapital pribatuari; hain zuzen, analisian, aukeren hautematean, sinergien eraketan, proiektuen diseinuan, ustiapen planean, produkzioan, martxan jartzean eta kudeaketan esperientzia.
 

Baterako proiektuak

K6 Kudeaketak, gaur egun, beren jarduerak dibertsifikatzeko sektore kulturalean inbertitzen duten enpresa edo entitateentzako operadore teknologikoaren lana egiten du.

Kudeaketa eredu horretan, K6 Kudeaketak haiekin batera parte hartzen du proiektuan, eta gainera, zentroaren kudeaketaren operadore zuzena da, gainerako ereduetako inplikazio eta konpromiso maila berarekin.

 

KUDEATUTAKO ZENTRUAK:

 

Zumalakarregi Museoa

Zumalakarregi Museoak publiko orokorrari eta espezializatuari XIX. mendea Euskal Herrian nolakoa izan zen hurbildu nahi dio. Aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politiko handien garaia izan zen, eta mundu garaikidearen hasiera.
Muxika egurastokia 6
20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel. 943 88 99 00
mzumalakarregi@gipuzkoa.net
www.zumalakarregimuseoa.net

 

 

Igartubeiti Baserri Museoa

Igartubeiti Baserri Museoak euskal baserrien historia eta bilakaerara eta bertakoen bizimodura hurbiltzea proposatzen du, baliabide gisa baserria bera, Interpretazio Zentroa eta baratze ekologikoa erabiliz.
Ezkio, 1. km
20709 Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)
Tel. 943 72 29 78
igartubeiti@gipuzkoa.net
www.igartubeitibaserria.net

 

 

Museum Cemento Rezola

Museum Cemento Rezola gure zibilizazioan zementuak izan duen garrantzia ezagutzeko espazioa da. Gai kultural eta artistikoen inguruko urteko jarduera programa bat gauzatzen du.
Añorga Etorbidea, 36
20018 Donostia – San Sebastián (Gipuzkoa)
Tel. 943 36 41 92
museumcemento@terra.es
www.museumcemento.rezola.net

 

 

Oiasso Erromatar Museoa

Oiasso Erromatar Museoa museo arkeologikoa da, Irunen, iturri erromatarrek aipatzen duten antzinako Oiasson, aurkitutako erromatar garaiko hondarrak biltzen dituena. Antzinako historiaren eta arkeologiaren inguruko jarduera kulturalak antolatzen ditu.
c/ Eskoleta, 1
20302 Irun (Gipuzkoa)
Tel. 943 63 93 53
info-oiassomuseo@irun.org
www.irun.org/oiasso

 

 

Arteleku Sorkuntza Zentroa

Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroa sorkuntzarako, produkziorako eta egungo kulturaren gaineko hausnarketarako zabalik dagoen espazioa da, baita espresio-modu berrietarako, teknologia digital berrietarako eta ikus-entzunezko eta multimedia proiektuen ikerketa eta garapenerako ere.
 
Dentro la gestión de servicios de Arteleku-Tabakalera, K6 Gestión Cultural lleva a cabo la Asistencia al Programa de Actividades, la Asistencia al Laboratorio Multimedia y Audiovisual y la Asistencia al Servicio de Mediateca.
Kristobaldegi 14, Loiola Auzoa
20014 Donostia – San Sebastián (Gipuzkoa)
Tel. 943 45 36 62
arteleku@gipuzkoa.net
www.arteleku.net