Kudeaketa

K6 kudeaketa kulturala ulertzeko kontzeptu globala da

 
K6-k museo eta interpretazio zentroetarako kudeaketaren eta aisia zein kultura zerbitzuen arloko eredu propioa eskaintzen dio sektoreari. Museoen kudeaketa tradizionalaren ereduak apurtu nahi ditu, dinamika sortzaile eta berritzaileak ekarriz eta produktuak eta zerbitzuak dibertsifikatzeko ildoak garatuz, aldaketa kulturaletara eta merkatuaren eskakizunetara moldatuak.

Sektore kulturalaren bilakaera, zehazki, arlo publikoko museoena, izan da gure ibilbidearen abiapuntua. K6 Kudeaketa enpresa sektore kulturalean kudeaketa-eredu eraginkor eta iraunkor bat ezartzeko beharrari erantzuteko sortu zen.

K6-ren funtzioa, bai zeharkako kudeaketa integral bati dagokionez, bai zerbitzu partzialak emateari dagokionez, instalakuntzen sustatzaileen eta erabiltzaileen gogobetetzea lortzea da.
info+

 

KUDEATUTAKO ZENTRUAK:

 

Zumalakarregi Museoa

Zumalakarregi Museoak publiko orokorrari eta espezializatuari XIX. mendea Euskal Herrian nolakoa izan zen hurbildu nahi dio. Aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politiko handien garaia izan zen, eta mundu garaikidearen hasiera.
Muxika egurastokia 6
20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel. 943 88 99 00
mzumalakarregi@gipuzkoa.net
www.zumalakarregimuseoa.net

 

 

Igartubeiti Baserri Museoa

Igartubeiti Baserri Museoak euskal baserrien historia eta bilakaerara eta bertakoen bizimodura hurbiltzea proposatzen du, baliabide gisa baserria bera, Interpretazio Zentroa eta baratze ekologikoa erabiliz.
Ezkio, 1. km
20709 Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)
Tel. 943 72 29 78
igartubeiti@gipuzkoa.net
www.igartubeitibaserria.net

 

 

Museum Cemento Rezola

Museum Cemento Rezola gure zibilizazioan zementuak izan duen garrantzia ezagutzeko espazioa da. Gai kultural eta artistikoen inguruko urteko jarduera programa bat gauzatzen du.
Añorga Etorbidea, 36
20018 Donostia – San Sebastián (Gipuzkoa)
Tel. 943 36 41 92
museumcemento@terra.es
www.museumcemento.rezola.net

 

 

Oiasso Erromatar Museoa

Oiasso Erromatar Museoa museo arkeologikoa da, Irunen, iturri erromatarrek aipatzen duten antzinako Oiasson, aurkitutako erromatar garaiko hondarrak biltzen dituena. Antzinako historiaren eta arkeologiaren inguruko jarduera kulturalak antolatzen ditu.
c/ Eskoleta, 1
20302 Irun (Gipuzkoa)
Tel. 943 63 93 53
info-oiassomuseo@irun.org
www.irun.org/oiasso

 

 

Arteleku Sorkuntza Zentroa

Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroa sorkuntzarako, produkziorako eta egungo kulturaren gaineko hausnarketarako zabalik dagoen espazioa da, baita espresio-modu berrietarako, teknologia digital berrietarako eta ikus-entzunezko eta multimedia proiektuen ikerketa eta garapenerako ere.

Dentro la gestión de servicios de Arteleku-Tabakalera, K6 Gestión Cultural lleva a cabo la Asistencia al Programa de Actividades, la Asistencia al Laboratorio Multimedia y Audiovisual y la Asistencia al Servicio de Mediateca.

Kristobaldegi 14, Loiola Auzoa
20014 Donostia – San Sebastián (Gipuzkoa)
Tel. 943 45 36 62
arteleku@gipuzkoa.net
www.arteleku.net