Gu

Sektore kulturalean duen 20 urteko esperientziak K6ren ibilbidea bermatzen du

 
Gure ekintza-esparru nagusia museoen, espazio kulturalen, erakusketen, interpretazio zentroen eta turismoarekin zein ondare kulturalarekin lotutako bestelako ekipamenduak sortzea, programatzea eta kudeatzea da.

Gure espezializazioa proiektu integralak –giltza eskuan– diseinatu, produzitu eta ezartzea da, eragile kultural publiko zein pribatuei komunikazio eta dinamizazio kulturaleko forma berriak eskaintzeko.

Teknologia berrien ezarpenak eta bilakaerak kulturaren kudeaketa eta gizartearekin duen lotura goitik behera aldatu du zentzu askotan. Tresna digitalak ondare kulturala gordetzeko ezinbesteko elementu bihurtu dira, ondarea hedatzeko aukerak indartu dituzte eta sormen esparru eta lengoaia berriak ekarri dituzte. Hala, erabiltzaileekin komunikatzeko kanal eta espazio berriak sortu dituzte.

Horrekin batera, egungo kontsumo-ohiturek, aisialdiko ohiturak barne, iraupen eskaseko produktu kulturalak zabaltzea eragin dute, beren lengoaian bizkor agortzen diren proposamenak, bitartekoa mezu nagusi bihurtzen dutenak.
Zentzu horretan, kalitateari eta gaurkotasunari begira, merkatuan lehiatzeko gai izango diren proposamen kulturalak sortzea eta garatzea beharrezkoa dela uste dugu. Gainera, proposamen horiek esanahi iraunkorrak sortzeko eta sozialki erabilgarria den ezagutza transmititzeko ahalmena edukitzea nahi dugu, eta aberastasun agortezinak izatea.

 

TALDEA

 
K6-k bere esku-hartze arlo bakoitzean espezializazioa bermatzen duen metodologia propio baten alde egiten du, proiektu bakoitzerako diziplina anitzeko taldeak eratuz eta taldean lan eginez

 

ZER ESKAINTZEN DUGU?

Sektore kulturalean eragile aktiboak gara

 
K6-k, bere ibilbidean zehar, proiektu kultural baten garapeneko fase guztietan –sorkuntzatik hasita, ezarpen estrategien diseinu, produkzio eta gauzatzera– bikaintasuna lortzean oinarritutako kudeaketa eredu baten alde egin du, eta lan prozesu bakoitzean, soluzio egokienak eta kalitate handienekoak bermatu ditu.

Esperientzia, sormena, diferentzia eta konpromisoa dira gure lan egiteko modua definitzen duten baloreak. Hala, transmititu beharreko ideien eta esanahien zerbitzura egongo diren estrategiak eta formak sortzearen aldeko apustua egiten dugu, irudiaren, kalitatearen eta interes kulturalaren arteko oreka perfektua bilatuz.