cast

Begirada berriak arkitekturan epe luzerako proiektu bat da, Museum Cemento Rezolak sortua,

Arkitekturaren inguruan ekarpen konstruktiboak sortzen laguntzeko helburuarekin.

Hirien garapen azkarraren eta honen ondorioen hausnarketaren ildoan, arkitektura eta hirigintzatik,

gizartearen egungo beharrak asetuko lituzkeen planteamendu berrien beharra sortzen da.

Testuinguru honetan Museoak aktibo jarraitzen du:

ERAKUSKETAREN ekoizpena: KAP – Donostia Arkitektura Eskolako 2011 – 2012 ikasturteko

Karrera Amaierako 15 Proiketu, zeinak pasa den ikasturteko 15 Proiektu hoberenak bezala baloratuak

izan diren.

 

HITZALDIEN antolakuntza, EHUren laguntzarekin, arkitekturaren egungo zeregina aztertuko duen

elkargune eta hausnarketa leku bilakatzeko asmoarekin.

 

ESAZU Proiektuaren hirugarren edizioan kolaborazioa. CAVIAR taldeak eta UPV/EHUko Arkitektura

Departamentuak antolatua. proiektu hau hiri berroneraketa parte-hartzaileko prozesu batean datza,

auzo ahuletan. Ikasleek eta profesional berriek beraien proposamenak garatzen dituzte, bizilagunekin elkarlanean.

Deja una respuesta