K6 Gestión Cultural

BLOG!

12 junio 2012

GU ITSASOA,
KULTUR PROIEKTU BAT SAREAN

ZER DA GU ITSASOA?
GU Itsasoa XVI. mendean Euskal Herriko itsas kulturari estu lotutako lurralde honek izan duen eboluzioa ikertu, hedatzera eman eta balioesteko proiektua da. Lehen mailako itsas industriaren garapena ekarri zuten ezaugarriak gerturatzen ditu. Garapen honek gizarte eta lurralde osoan izan zuen eragina, barnealdean eta kostaldean ere. 

Testuiguru honetan, GU ITSASOA-k euskarri anitzen bitartez, euskal lurraldea garaiko boteregune nagusienetakoa izateko berezitasunak aurkezten ditu. Prozesu honetan, sektore guztiek parte hartu zuten: meatzeak, basoak, burdinolak, ontziolak, nekazariak, sagardogileak, merkatariak, itsasgizonak….

NORTZUK GARA?
GU ITSASOA Euskal Herriko kultur ondarea berreskuratzeko eta hedatzeko asmoz, osagarriak diren proiektu espezifiko desberdinen bitartez, hiru kultur erakundeen nahi berak bultzatuta sortua da.

Igartubeiti Baserri Museoa, Zerain Paisai Kulturala – Zeraingo Udala, Albaola Itsas Kultur Erakundeak, bertakoaren ezagutzan eta interakzioan oinarritzen den lan egiteko modu bat eta sare zabalagoetara hedapena partekatzen dute.

K6 Gestión Cultural enpresa proiektuaren koordinaketa orokorraz arduratzen da, kudeaketa eredu dinamikoa, irekia bermatuz eta proiektua merkatuan kokatzeko gai izanik.

NOLA GARATZEN DA GU ITSASOA?
GU itsasoa kultur kudeaketaren arlotik, ondarearekiko hurbilpen modu berrien inguruan lan eta erreflexio prozesuak sortzen dituen gune-laborategi gisa jokatzen duen proiektua da.

Proiektuak euskarri desberdinetaz osatuta dago, proiektuari esanahi eta hurbilketa desberdinak erantsiz eta aberastuz; GU ITSASOA munduaren atari erakusketa ibiltaria, www.guitsasoa.com artxibo birtuala eta Batelaren bidea.

Batel baten eraikuntza da proiektu honen haria, San Joan itsasontziaren laguntza ontziarena. XVI. mendean Pasiako ontzioletan eraiki zuten eta Red Bayn Labradorren (Parks Canada) aurkitu zituzten bere arrastoak. Eraikuntza prozesuaren bitartez, asmoa hauxe da, euskal itsas kulturaren eta duen garrantziaren inguruan kontakizun bat eratzea lurraldearen beraren eboluzioa ulertzeko. Helburu horrekin, Batelaren bideak Gipuzkoako lurraldea zeharkatuko du. Hala, geldialdiak egingo ditu ibilbidean, Gipuzkoako hainbat udalerri guztiona den ondare kulturalaren inguruan biltzearren.
 

GU ITSASOA, munduaren atari ERAKUSKETA IBILTARIA
Zerain. 2012/06/08 – 2012/09/30

Gu Itsasoa, munduaren atari erakusketak oraingo begiratutik eta hitzetik aditzera ematen ditu lurralde oso baten garapena bultzatu zuten alderdiak, gaur bizi dugun mundura ekar daitezkeen balioak nabarmenduz.

Gu Itsasoa, munduaren atari erakusketa kontakizun gisa sortua da. Kontzeptu unitate autonomoetan eta anitzetan segmentatua. Hauek gune amankomun batean biltzen dira eta bisitaria bertatik mugitzen da modu organikoan, askean, ez itxian.


 

Erakusketaren oinarrizko ideia
GU itsasoa erakusketa proiektu gisa, XVI. mende erdialdean, batel bat eta hedaduraz, nao bat eraiki zitekeen testuinguru sozio-ekonomiko bat ezagutzera emateko asmoarekin sortzen da. Eraikuntza prozesu honen sorkuntza ahalbidetu zuten elementuak azalduz. Hau da, prozesuetan (giza baliabideak, baliabide materialak) parte hartu zuten eragileek eta testuinguru fisikoa (azpiegiturak, gizartea, lurraldea) eta modua (antolaketa sistema, sistema ekonomikoa, teknologikoa, eta abar).

Arlo tematikoen bitartez, Aro Modernoan lurraldearen testuinguru orokorrera hurbilpen bat egiten da. Bere berezitasun geofisikoak, politikoak, sozialak, kulturalak eta abar; merkataritzari, ontzigintzari, arrantzari lotutako itsas jarduera nagusien garapena. Jarduera hauen eragina produkzio eta garraio bitartekarien bitartez, baita lan egiten zuten giza baliabideak ere. Jarduera zehatz bakoitzerako beharrezkoak ziren bitartekariak eta elementuak aurkezten dira: itsasontzien hornidura eta garaiko enpresarien mentalitatea eta antolaketa, euskararen erabilera, elikaduran izandako aldaketak, ohorearen ideia eta baita gizarte eta kultura desberdinen arteko bilguneak.

 

Erakusketaren giltzarriak
GU ITSASOA zenbait eragileen arteko lankidetza eta ko-sorkuntza testuinguruan sortzen da. Baita kudeaketan, lan moduetan esperimentatuz ere. Lenguaia desberdin bat ezartzeko zaletasunarekin sortzen da, lenguaia garaikidea, erakusketa mundutik baino mundu birtual eta elkarreragiletik gertuago dagoena.

Aldi berean, ohiko eraikuntza tradiziotik sortua, hori dela eta, egurran soilik sortu zitekeen erakusketa, ontzioletako edo arrantzako lanetan inspiratutako eraikuntzetan, material berriekin birplanteatutako ohiko egituretan, egurra bai, baina baita olana, biniloa, lehengai original eta noski, Aro Modernoko usain eta egiturak.

Premisa hauek jarraituz, diseinuaren planteamenduak ibiltaria izango den aldi baterako erakusketaren beharrei erantzun behar die: iraunkortasuna, arintasuna, erreztasuna muntaiarako eta desmuntaiarako eta moldagarritasuna. Unitate autonomoen batuketa gisa eratzen da, bakoitzak mezuak, ideiak dituzte, linealtasunean planteatzen badira ere, modu desberdinen bitartez, era bakar batean integratzen dira.

Erakusketa Euskal Herriko hiru hizkuntza ofizialetan aurkezten da, modu autonomoan, mugikorrak diren materialekin, beste lurraldeetako kultur guneetara eraman ahal izateko.

Euskarriak mezuetara egokitzen dira eta unitate bakoitzean irakurketa maila desberdinak sortzen dira. Mezu edo ideia orokorretik, osagarriak diren datuetara, eta hauetatik benetazko adibideetara.

 

GU ITSASOA artxibo birtuala. Proiektuaren Work in progress
WWW.GUITSASOA.COM

GU ITSASOA artxibo digitala kulturaren eta artearen ikuspegitik lurraldea interpretatzeko tresna gisa eratzen da. Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatuz, kultur ondare amankomuna eta unibertsala balioan ipiniz.

Aldi berean, garapenean sortutako esperientzia guztiak bilduko dituen artxibo bat sortzeak balio handia du. Horregatik, jasoko den dokumentazio eta materialarekin euskarri desberdinak sortuko dira, bertako kultur ondarea hedatzeko baliagarria izango da, helburu didaktiko, turistikoetarako erabiliz.


 

GU ITSASOA PROIEKTUA

Sustatzaileak:
Albaola Itsas Kultur Erakundea
Zerain Pasaia Kulturala
Igartubeiti Baserri Museoa

Koordinazio orokorra:
K6 Gestión Cultural

Babesleak:
Eusko Jaurlaritza. Kultura saila
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoa 2.0
 

ERAKUSKETA

Koordinazioa:
K6 Gestión Cultural: Marta Font

Kontzeptualizazioa:
Albaola Itsas Kultur Erakundea: Xabier Agote
Zerain Pasaia Kulturala: Jakoba Errekondo
K6: Nerea López

Laguntza zientifikoa:
Xabier Alberdi

Expografia:
K6 Gestión Cultural

Barne diseinua:
K6: Katja Werthmann

Diseinu grafikoa:
K6: Alaitz Ruiz

Testuak:
Albaola Itsas Kultur Erakundea: Xabier Agote, Mikel Leoz

Argiztapena:
ABS Iluminación

Produkzioa eta muntaia:
K6: Mayi Setién

Soinu pieza:
Iñigo Telletxea
Soinumapa

Web gunea: www.guitsasoa.com
Xavi Balderas

Argazki gehiago flickren

 

 

http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/facebook_32.png http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/twitter_32.png

Deja una respuesta