K6 Gestión Cultural

BLOG!

26 marzo 2012

ORIAMENDIKO GUDUA

Martxoaren 14ean, 175. urteurrena dela eta, Aieteko kultur etxean zabaldu zen K6 Gestión Cultural-ek diseinatutako tamaina txikiko instalazioa. 

Familiarteko ikusle-entzuleei zuzendua dago, zentrua usu bisitatzen duen auzokideentzat, zein historia ezagutu nahi duen edonorentzat. Instalazioak Donostia inguruan, Lehenengo Karlistada barruan gertatutako borrokaren berri eman nahi du. Inguruetako mapa baten gainean karlista eta liberalen mugimenduak ikus daitezke gatazkak iraun zuen bi egunetan zehar. Soinu lanpara batek kontatzen digu bataila lehen pertsonan.

Narrazioa Zumalakarregi Museoak, erakusketaren aholkulari zientifikoak erraztu digu eta Lichnowsky printzeak idatzitako kronika batean oinarritua dago. Printzea karlistetara bildutako boluntario poloniarra zen, Don Sebastián Infantea, bataila honen garailearen taldean borrokaren lekukoa izandakoa.

 
Más imágenes en flickr

 

 

http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/facebook_32.png http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/twitter_32.png

Deja una respuesta