K6 Gestión Cultural

BLOG!

22 diciembre 2011

IRUDIKARIAK, Museo ostatu

Museum Cemento Rezolan erakusketa berri bat inauguratzen da K6 Kultur Kudeaketa enpresak komisariatua, zeinak, 12 artisten bidez, hamabi adierazpenen bidez, zementuaz arduratzen den museo bat berrasmatzeko, proiektatzeko, hamabi era ezberdin jasotzen dituen.

2011ko abenduaren 16tik 2012ko martxoaren 18ra, Museum Cemento Rezolan ostatu hartuko dute 12 artisten lanek. Artista hauek museoko 2010eko 1. deialdi artistikoan parte hartu zuten, K6 Kultur Kudeaketa enpresak antolatu zuen 10. urteurrenaren ekintzen barruan.
 
IRUDIKARIAK, Museum Cemento Rezola kultur eragile moduan sendotzen duen proiektu kulturalak, sinbolismoz itotako kontakizun bat jasotzen dute. Norbanakoaren irudikari hauek berreskuratuak izateko merezimendua dute, denbora eta leku bateko partaide izan daitezen talde-espazio berean.

Erakusketan artista hauek parte hartzen dute: Anna Moreno, Jonás Romero, Pascual Martínez, Antón Cabaleiro, Bruna Costa, Mr. Trazo, Ainhoa Marijuan, Up!Art, Verónica Aguilera, Karlos Martínez.B, Ángela Cuadra, Las Gardenias Taldea.

IRUDIKARIAK katalogoa deskargatu hemen

2010. urtean zehar, Museum Cemento Rezolak, zementuak gure zibilizazioan duen eragina ezagutzeko espazioak, bere 10 urteak ospatu zituen ikuspuntu artistiko eta gogoeta berrietan oinarritutako ekintza programa zabal baten bitartez.

Testuinguru honetan 1. Deiadi Artistikoa aurkeztu zen, epe luzerako proiektu bat, zeinak artista gazteen bultzada eta euskarri izan nahi duen. Oraingo honetan, aldi baterako erakusketa moduan, Museoak aipatutako deialdira aurkeztutako proiektuak erakusten ditu, museoko 10 urte lelopean sortuak.

Proposamen honetan, interbentzio artistikoek Museumeko espazioak hartuko dituzte, bere erliebe, ezaugarrietara egokituz, denbora jakin baten zehar bere barnealdeko arkitekturaren parte izango direlarik.

Museumera hurbiltzen diren bisitariak, gainera, Moneo, Loiolako Erriberarako Parrokia, Iesu erakusketaz gozatu ahal izango dute, izan duen publiko arrakastaren ondorioz 2012ko otsailaren 19 arte luzatua izan baita.

Informazio gehiagorako:
MUSEUM CEMENTO REZOLA

Irudi gehiago Flickr-en

 

http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/facebook_32.png http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/twitter_32.png

Deja una respuesta