K6 Gestión Cultural

BLOG!

10 octubre 2011

ERAKUSKETA BERRI BAT INAUGURATZEN DUGU CARLOS SANTAMARÍA ZENTROAN KOKATUTA DAGOEN LIBURUTEGI BERRIAN

K6 gestión cultural-ek Carlos Santamaría, gizon emankorra – el hombre generoso, kontzeptualizatu eta diseinatu du Universidad del País Vasco – Euskal Herriko Unibertsitateako Gipuzkoako Kanpusaren Liburutegi berrirako, eraikuntza berrian, Carlos Santamaría Zentroan.
 

Formatu txikiko erakusketa bat da, Carlos Santamaria pertsonaren hurbilpena proposatzen du, eraikuntza berriak bere izena hartu duelarik.

Itxura aldetik, bost modulo koloristaz osatua dago, Liburutegiaren harrera gunean integratuz eta elkartuz, gune hau oso jendetsua da, egunero jende ugari igaroz. Forma irregularreko moduloak, izaera geometrikoa dutenak, Santamariak burututako ikerketa matematikoetan inspiratzen dira eta forma polifazetikoetaz osaturik daudenez, bisitariaren begirada aktiboa eragiten dute.

Bere pentsamenduetako esaldi eta aipu nabarmenak, zorutik jaiotzen dira eta Pentsamenduari, Zientziari, Hezkuntzari edo Gipuzkoako Kanpus-aren garapeneri eskainitako moduloen barrena dabiltza. Beste ikuspegi batzu, hala nola, bere bake izaera, filosofi pertsonalismoa, hezkuntza eta euskal kulturaren defentsa, konpromesu politikoa edo metereologi behaketa, Santamariaren izaera sortzailea eta aktibista erakusten dute.

Santamariaren eskuizkribu eta ohar pertsonalak erreproduzitzen dira, hausnarketa mugikor izugarri bat bezala zintzilik. Bere bizitza osoan idatzitako 800 artikuluren artean aurkeratutakoak biltzen dituen hiru liburu elektronikoak bere legaturen ezaguera osatzen dute.

 

http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/facebook_32.png http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/twitter_32.png