K6 Gestión Cultural

BLOG!

7 octubre 2011

RAFAEL MONEOK MUSEUM CEMENTO REZOLAKO erakusketa berria “Moneo – Loiolako Erriberarako Parrokia – Iesu” inauguratu du.
Museum Cemento Rezola
Urriaren 4tik, 2012ko urtarrilaren 15era, Museum Cemento Rezolan Donostiako Iesu eliza berri eta abangoardistari buruzko erakusketa bisitatu daiteke, Rafael Moneo arkitekto nafarraren lana.

Erakusketak, K6 Kutur Gestio enpresak diseinatua eta zuzendua, Rafael Moneoren Estudiorekin elkarlanean, eliza donostiarraren diseinu eta eraikuntza prozesua jasotzen du, maketa, plano eta argazkien bitartez.

Ildo honetan, erakusketak, ikuspuntu formaletik abiaturik, arkitektoak Iesu elizaren sorkuntzan adierazi zuen espiritua eta nahia islatu nahi izan ditu, diseinu minimalista eta berritzaile batekin bisitaria hartzen du eta aldi berean bere konplizitatea bilatzen du, proiektuaren atzean dauden lan prozesuak eta eraikuntza eta diseinu xehetasunak aurkitu ditzan.

Erakusketa honek Museum Cemento Rezolaren X. urteurrenari amaiera bikaina ematen dio, zeina lan ildo berri bat jarraituz, diziplina eta ekimen artistiko ezberdinen oinarri kulturalei irekia agertzen zaigu, lurraldearen gizarte eta kulturaren isla.

http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/facebook_32.png http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/twitter_32.png