K6 Gestión Cultural

BLOG!

6 octubre 2011

Igartubeiti Baserri Museoko Sagardo Astea abian bost zentzuen hitzorduarekin.

Sagarrak sagardo erara almibarrean, odolkia konpotarekin edo sagar crumble-a dira K6 Gestion Cultural-ek eta The Gluton Club-ek antolatutako Sagar motei buruzko Jardunaldian dastatu ahal izan diren zenbait plater aparta, Igartubeiti Baserri Museoko Sagardo Asteko programazioaren barne.

Urria iritsi da eta Igartubeiti Baserri Museoko dolare bikaina martxan ipintzen da, urtebeteko uztaren ondoren. Sagardo Astea hasten da eta urriaren 14rarte, Ezkio-Itsasora hurbiltzen direnek sagardoa egiteko prozesuaren ikuskizunarekin gozatu ahal izango dute, XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz.

San Telmo Museoarekin lankidetzan, museoan bertan antolatutako sagar motei buruzko Jardunaldi honek, Igartubeiti Baserri Museoa eta bere kultur proposamenak Donostira hurbildu nahi izan ditu, jarduerez osatutako programazioaren barne.

Sagar prentsaketak, Kortabarria familiaren antzespenak, pisoiak kirikoketa erritmoan, sagar moten erakusketa, eta Baserriaren interpretazio zentrora bisita gomendagarria dira besteak beste Igartubeitin egun hauetan gozatzeko aukera eskaintzen duten proposamenak.

Informazio gehiago:

www.igartubeitibaserria.com

http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/facebook_32.png http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/twitter_32.png