K6 Gestión Cultural

BLOG!

15 julio 2011

ARTE ERAKUSKETA BERRIA MUSEUM CEMENTO REZOLAN

Uztailaren 15etik aurrera Concrete Landscapes, begiradak bunkerretik aldi baterako erakusketa egongo da ikusgai Museum Cemento Rezolan.
 

Erakusketa –K6 Gestión Cultural arduratu da komisariotza eta diseinu lanez– lurraldearen gizarte eta kultura ehundura islatzen duten hainbat arte diziplinari tartea eskaintzeko asmoz hasitako lan-ildo berriaren parte da, oinarrian Museum Cemento Rezolaren 10 urteko ibilbidea duena. Horrela bada, Donostiarekin eta bertako kultura eragileekin harreman biziagoa eraikitzeko asmoz, museoa kultura proposamen berrien agertoki izango da.

Asier Gogortza argazkilari eta kazetariaren Concrete Landscapes proiektuak bunkerren arkitekturara hurbiltzeko gonbita egiten digu, artearen ikuspegitik; hala, gerra eraikin horiek kamera ilun handi bihurtu ditu, eta bunkerraren beraren «objektiboak» jasotzen dituen paisaia naturalak erakusten zaizkigu.

Esperimentazio lan horren emaitza da, beraz, edertasun handiko erakusketa hau, eta lekuko zahar horietara beste begirada batekin hurbiltzea proposatzen digu, gizakiaren eta paisaiaren arteko harremanari buruz hausnartzeko bidea ematen diguten irudimenezko paisaia berrien bitartez.

 

 

http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/facebook_32.png http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/twitter_32.png