K6 Gestión Cultural

BLOG!

8 junio 2011

K6 GESTIÓN CULTURAL-ek
ARTELEKU-TABAKALERA SORKUNTZA ZENTROKO ZERBITZUEN KUDEAKETAN PARTE HARTUKO DU

2011ko maiatzean, K6 Kudeaketa Kulturalak osatutako zerbitzuak kudeatzeko proiektua deialdi publiko bidez aukeratu zuten, datozen hiru urteetan Arteleku Sorkuntza Zentroko Mediateka, Jarduera Programarako Laguntza eta Multimedia Laborategi zerbitzuei erantzuteko, zentroa aldatzen ari den garaian.

K6 Kudeaketa Kulturalak osatutako zerbitzu-proiektuak datozen hiru urteetan Arteleku Sorkuntza Zentroko Mediateka, Jarduera Programarako Laguntza eta Multimedia Laborategi zerbitzuei erantzungo die.

2011n, Arteleku Zentroaren eta Tabakaleraren arteko bateratzea abiatu da, Artelekuk sorkuntza zentro berri bilakatzeko lehenengo pausoa emanda.
Testuinguru horretan, Arteleku eta Tabakalera elkarlanean hasi dira, Artelekuren programa-premisekin bat egiten duten jardueren programa batetik abiatuta; hau da, sorkuntza, produkzio eta gaur egungo kulturaren gaineko hausnarketarako zentroa izatea. Hala, espresio-modu berrietarako, teknologia digital berrietarako eta multimedia zein ikus-entzunezko proiektuak ikertzeko eta garatzeko espazio bat ireki da.

Esparru horretan, K6 Kudeaketa Kulturalak sortutako zerbitzuak kudeatzeko proiektuaren oinarria da zentroari zerbitzu-plataforma malgu eta zeharkako bat eskaintzea, jarduera-programaren, kolaboratzaileen eta bertan bizi diren artisten, lantaldeen bat-egitearen, zerbitzuaren eta erabiltzaileen beharrei eraginkortasunez erantzuteko. Horretarako, kudeaketa ereduan pixkanaka elkarlan eta ezagutzaren partekatze kultura bat ezarriko dugu, eta kudeaketarako tresna berrien sorkuntzan, bitartekotza prozesuen ezarpenean edo lantaldeen koordinazioan islatuko da.

http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/facebook_32.png http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/twitter_32.png