K6 Gestión Cultural

BLOG!

8 junio 2011

CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOAK ATEAK ZABALDU DIZKIE BISITARIEI

Pasa den ekainaren 10ean, Cristóbal Balenciaga Museoa zabaldu dute, moda-sortzailearen obrari eskainitakoa, eta hango programa museografikoa K6 Kudeaketa Kulturalak eratu du azken hilabeteotan.

Cristóbal Balenciaga Museoko proiektu museografikoak eszenaratze ikusgarria eta testuingururako hurbilketa didaktiko bat uztartzen ditu, bisitariei alderdi «ikusezina» ezagutarazteko, Balentziagaren obraren atzean dagoen eta berorren bereizgarria den hori.

Horretarako, hurbilketa intuitiboa planteatu dugu, akademikoa baino gehiago. Balentziagaren obraren konplexutasun kontzeptualak eta itxurazko sinpletasun formalak haren bildumaren izaera azaleratu, garrantzia eman eta nabarmenduko duen interpretazio bat eskatzen du, lerro garrantzitsuenak aurkezteaz haratago. Horrela, Cristóbal Balenciaga Museoan, bisitaren haria ez da denboraren igarotzea, eguneko orduak baizik. Balentziaga emakumea Egunerako, Gauerako, Kokteletarako, eta, nola ez, Emaztegai gisa janzten zen. Bildumaren erakusketa ia osoa biltzen duten lau esparru horien aurretik, Hasierako urteak esparrua agertzen da, eta haren bidez, gaztaroko piezak aurkezten dira; moda-sortzaile garaikideen eragina izan zuten piezak, hain zuzen ere.

Balentziagaren funtsezko lanak esparruarekin bukatzen da ibilbidea; bildumari begiratzeko baino gehiago hausnarketarako eta analisirako pentsatutako espazioarekin. Horixe da Cristóbal Balenciaga Museo berriak eskaintzen duen diskurtso museografikoaren sekuentzia.

Bilduma osatzeko, ikus-entzunezko aplikazioak eta multimedia aplikazioak daude ibilbidean zehar, baina bildumen ikus-eremutik kanpo. Hala ere, dela hitzaurre modura, dela azken hitz modura, irakurketa-gakoak ematen dituzte, hausnartzen laguntzen dute eta erakusketaren diskurtsoa osatzen.

Cristóbal Balenciaga Museoa jantzien museografiara aplikatutako joera museologiko berrien adierazlea da. Bertan, ehunak kontserbatzeko baldintza bereziak izugarri zaindu ditugu. Aldi berean, sortu dugun atmosferak bisitaria inguratu, eta bilakaera kromatikoaren bidez egunaren bilakaera adierazten laguntzen du.

Antzeko sarrerak

http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/facebook_32.png http://www.k6gestioncultural.com/wp-content/plugins/sociofluid/images/twitter_32.png